HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak 2005. urtean informazioaren...

2005/07/18ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA -IGI- Enpresak, 2005. urtea


2005. urtean informazioaren eta komunikazioaren teknologien hazkundea suspertu egin da EAEko enpresetan


EAEko enpresen erdiak Interneterako sarbidea dute, batez ere ADSL linearen bidez


EUSTATek aurten, enpresetan, Informazioaren Gizarteari buruz egin duen Inkestan jasotakoaren arabera, 2005. urte hasieran berriz eman dira hazkunde garrantzitsuak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekipamenduetan; batez ere kontuan hartuta aurreko urtea moderatuagoa izan dela.


Bestalde, teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen ehunekoa ere nabarmen gehitu da, betiere %40 gora.


EAEko enpresek 2005. urtean IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) ekipamenduetan lortutako gehikuntza ia guztiak bikoiztu egin dira, 2004. urtea baino lehen lortutako hazkunde-tasetara itzuliz.


Horrela, telefono mugikorra duten establezimenduak %8,1 puntu gehitu dira, guztirakoaren %71,7ra heltzeraino; Interneterako sarbidea dutenak, aldiz, 6 puntu gehitu dira eta orain erdia baino gehiago dira (zehazki %51,9). Posta elektronikoa %48ak dauka, %5,3 puntu gehitzean, eta establezimenduen %64,5ak ordenagailua dauka, 4,6 puntu gehitzean.



Lurralde Historikoka, datuen arabera Bizkaiak izan du gehikuntzarik handiena (portzentaje-puntutan) posta elektronikoari (5,8), Interneteri (6,8), telefono mugikorrei (9,6) eta webguneei (3,8) dagokienez. Ordenagailu pertsonalen gehikuntzarik handiena Gipuzkoan izan da (6,1). Eta Araban, ekipamendu handienak zituen lurraldea izanik, besteekiko aldea murriztu egin da gehikuntza txikiagoak izan dituelako.




10 langile edo gehiagoko enpresek ere gehikuntza handia izan dute IKT ekipamenduetan, nahiz eta gehikuntza hori enpresa txikiagoak baino erritmo motelagoarekin izan


Enpleguaren estratu guztietan izan dira gehikuntza handiak, baina estratu txikienek (0-9 langiledunak) ekipamendu baxuena izaten jarraitzen dute. Dena den, langile gehiago dutenekiko distantzia hori murrizten doa, horiek baino ehuneko gehikuntza handiagoak izan dituztelako.


0-9 langile dituzten establezimenduetan IKT ekipamenduetan hurrengo ehunekoak ematen dira: webgunea duten establezimenduak %16,3, telefono mugikorra dutenak %70,5, posta elektronikoa dutenak %44,5, Interneterako sarbidea dutenak %48,8 eta ordenagailua dutenak %61,9.


Bestalde, 10 langile edo gehiagoko establezimenduen batezbestekoak hauexek dira: webgunea duten establezimenduak %63,7, ordenagailua dutenak %97,2, telefono mugikorra dutenak %86,4, posta elektronikoa dutenak %91,9 eta Interneterako sarbidea dutenak %91,1. Langile kopuru hori duten establezimenduetan ekipamenduetako gehikuntzarik txikienak eman dira, webguneen kasuan izan ezik, hauetan %7,9 puntu gehitu baitira aurreko urtearekin eta langile gutxiagoko establezimenduekin (3 puntuko gehikuntza) alderatuta.


Teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen ehunekoak alderatuz gero, bi establezimendu moten arteko ezberdintasuna are nabarmenagoa da; izan ere, establezimendu txikietan aurrerapen handiagoa dago eta handietan langile guztiek ez dutelako ekipamendu horietarako sarbidea. 0-9 langile dituzten establezimenduetan okupatutakoen %53,7ak ordenagailua erabiltzen du eta 10 langile edo gehiagokoetan %56,9ak. Halaber, establezimendu txikietan %41,1ak Interneterako sarbidea du eta handietan %44,0ak; %37,5ak posta elektronikoa du eta enpresa handiagoetan %46,1ak.


EAEko bi enpresatatik batek Interneterako sarbidea du


EAEko enpresen erdiak baino gehiagok (%51,9) Interneterako sarbidea du, sarera konektatuta dauden enpresen kopurua %6 puntu gehitu baita. Sarbideen artean, eta urte batzuetan ehunekoen gehikuntza oso garrantzitsuak izan ondoren, ADSL lineak dira gehien erabiltzen direnak sarbide guztien %61,7arekin; izan ere, sarbide hau %8,4 puntu gehitu da.


Modema bigarren aukera izaten jarraitzen du, sarbide guztien %38arekin eta 4 puntu jaitsi ostean; gero Zerbitzu Integratuetarako Sare Digitala edo RDSI linea bezala ezagutzen direnak daude (%10,4), 1,2 puntu jaitsi ostean. Azkenik, telefono mugikorra eta beste konexio batzuk (%3,9 eta %5,2) daude. Hauek %1,7 eta %2 puntu gehitu dira hurrenez hurren.







10 langile edo gehiagoko enpresen artean, %91,1ak Interneterako sarbidea dauka. Enpresa horietako gehienek Internetera sartzeko ADSL linea dute, %77,5ak erabiltzen du. Askoz urrunago gelditzen dira modemaren erabilera (%19,8), RDSI lineak (%14,4), beste linea batzuk (%10,1) eta telefono mugikorrak (%5,3).


10 langile eta gehiagoko EAEko enpresen artean webgunea edukitzea orokortu egin da


Webgunea duten enpresen kopurua gehitu egin da, bai euren webgunea dutenena (%11,7) eta bai beste baten zerbitzarian dutenena ere (%8,1). Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guztien %19,8ak webgunea dauka, %3,4 puntu gehitu ostean.


Alabaina, eta beste ekipamenduetan ez bezala, 10 langile edo gehiagoko enpresetan eman da gehikuntzarik handiena. Bere webgunea du %36,6ak, webgunea beste baten zerbitzarian du %27,1ak. Hau da, %7,9 puntu gehitu ostean, langile kopuru horretako enpresen %63,7ak webgunea dauka.


Merkataritza elektronikoak gehitzen jarraitzen du, hala ere, 2004. urtean pisu gutxi izan zuen mota horretako merkataritzak EAEko enpresetan


EAEko establezimenduak oraindik ez dute asko erabiltzen merkataritza elektronikoa. Sarearen bidez edo beste sistema elektroniko batzuen bidez erosketak edo salmentak egiten dituzten enpresen ehunekoa (EDI, datu-truke elektronikoa) txikia izaten jarraitzen du; ondorioz, estatistika-zenbatespena zalantzazkoa izaten jarraitzen du eta errore-marjina handia da.


Hori gorabehera, merkataritza elektronikoa erabiltzen duten establezimenduen ehunekoa gehitu egin da: 2003. urtean %5,1ekoa zen eta 2004. urtean %7,6koa. Gehikuntza horren arrazoia bide elektronikoak erabilita erosten duten enpresak gehitzea izan da (%6,8ak) eta, hein txikiagoan bada ere, bide horiek erabilita salmentak egiten dituzten enpresak gehitzea (%1,7).


Gutxi gorabehera 13.000 establezimenduk erabiltzen dute merkataritza elektronikoa Euskal Autonomia Erkidegoan; establezimenduek bide horretatik egindako erosketak eta salmentak euren erosketa guztien %15 eta salmenta guztien %22 dira.


10 langile edo gehiagoko enpresen artean, %13,4ak merkataritza elektronikoa erabiltzen du; %10,9ak erosketa elektronikoak egiten ditu eta %4,1ak salmenta elektronikoak.


Jarduera-sektoreka, industri sektorea da nagusi; merkataritza elektronikoa duten establezimenduen artean nabarmentzekoak dira Papera eta Arte Grafikoak (%29,5) eta Material elektrikoa (%25,1). Halaber, Industria kimikoa, Makinaria eta Garraiorako materialak sektoreek ere gainditzen dute establezimenduen %10eko kopurua. Zerbitzuen sektorean, bestalde, Enpresei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan eta Banketxe eta aseguruetan merkataritza elektronikoa erabiltzen duten establezimenduak %13,7 eta %12,8 dira hurrenez hurren.








Ohar metodologikoa: EUSTATek 2005eko lehenengo hiruhilekoan (ondoz ondoko bosgarren urtez) egin duen Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta (IGI, enpresak) jarduera-sektore guztietako EAEko enpresentzat da (lehenengo sektorekoak izan ezik); inkestaren helburua hauxe da: enpresa horiek informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) zein ekipamendu duten, Internet nola erabiltzen duten eta merkataritza elektronikoak zenbaterainoko garrantzia duen jakitea. Inkestak, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko 7.500 establezimenduren erantzuna hartu du oinarri gisa.



Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: José Miguel Escalada
Tlf:+34-945-01 75 07 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005. urtean informazioaren eta komunikazioaren teknologien hazkundea suspertu egin da EAEko enpresetan

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2005
Eguneratze data : 
2005/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003112_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali