2005-07-15eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2005eko bigarren hiruhilekoa


2005eko bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria okupatuaren kopurua %0,6 gutxitu da eta langabezia-tasa %6tik behera


Langabezia-tasa EB-25eko eta euroaren eremuko batezbestekoa baino ehuneko ia hiru puntu txikiagoa da 2005eko bigarren hiruhilekoan.


Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuko 2005eko bigarren hiruhileko datuen arabera 930.200 pertsona okupatu daude, hau da, orain hiru hilabete baino 5.900 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasa %5,9ra jaitsi da; aurreko hiruhilekoan %7,0koa zela kontuan hartuta.


2005eko lehenengo hiruhilekoaren aldean, langabetuen biztanleria eta langabezia-tasa jaitsi egin dira. Biztanleria okupatuaren eta langabetuaren bilakaeren ondorioz aktibotasun-tasa %54,3 da, aurreko hiruhilekoan baino puntu bat gutxiagokoa.


Gazteen arteko langabezia-tasa ehuneko 4,1 puntu jaitsi da


Emakumeen langabezia-tasa %7,9raino jaitsi da (-0,8 hamarren); gizonena ere jaitsi da baina ehuneko 1,3 puntu. Gazteen langabezia-tasa 4 puntu baino zertxobait gehiago jaitsi da; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 10.200 gazte langabezian gelditu dira (%14,1).


Langabezian dauden emakumeen kolektiboan (32.700 pertsonak osatutakoa) 4.200 emakume gutxiago dago. Gizonen artean, berriz, azken hiruhilekoan 7.800 hasi dira lanean; orain 26.000 daude langabezian. Langabeziak 45 urteko eta hortik gorako pertsonen taldean behera egin du: 5.200 langabetu gutxiago dago.


Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa, 2005eko bigarren hiruhilekoan, euroaren eremuko herrialdeetakoa baino ehuneko ia hiru puntu txikiagoa da. EUROSTATen arabera (Europako Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2005eko maiatzean, eremu hartan, langabezia-tasa %8,8 zen. 25 herrialdez osatutako Europako Batasuneko tasa euro-eremukoaren berdina zen.



Gipuzkoa eta Bizkaiko langabezia-tasak murriztu dira


Langabetu kopurua 58.700 da bigarren hiruhileko honetan. Gipuzkoan eta Bizkaian behera egin du eta Araban pixka bat gora. Gipuzkoan 13.400 langabetu daude, orain hiru hilabete baino 7.000 gutxiago. Tasa %4,1ekoa da. Bizkaian, 39.800 langabetu daude; 5.700 pertsona gutxiago beraz. Tasa %7,7raino jaitsi da. Araban orain hiru hilabete baino 700 langabetu gehiago dago; horrela, honek dauka hiru lurraldeetako tasarik onena (%3,8).





Bizkaiak lanpostuen galera garbia bereganatu du 2005eko bigarren hiruhilekoan


Euskal Autonomia Erkidegoan 930.200 okupatu daude, duela hiru hilabete baino 5.900 gutxiago. Kopuru hori estazionalitate-ondorioetarako zuzentzen bada, eta kontuan hartuta aurtengo Aste Santua lehenengo hiruhilekoan izan dela eta iazkoa bigarrenean, beherapen hori ez da erdira ere heltzen, 2.800 pertsona gutxiago zeuden okupatuta eta.


Lurralde historikoka, Bizkaiak lanpostuen galera garbia bereganatu du 9.000 lanpostu gutxiago izan duelako. Gipuzkoak 3.000 lanpostu garbi gehiago izan ditu eta Arabako kopuruak ez du gorabehera handirik izan (+100 lanpostu garbi). Generoaren arabera, soilik emakumeen kasuan gutxitu da okupatuen kopurua 6.200 okupatu gutxiagorekin; gizonak, aldiz, berdin mantentzen dira.


Biztanleria okupatuaren joera 1985etik. Euskal Autonomia Erkidegoa. (Milakotan)

Iturria: BJA, EUSTAT



Zerbitzuen sektorean 6.500 lanpostu garbi gutxiago dago eta nekazaritzan beste 2.300; aitzitik, industrian eta eraikuntzan okupatu gehiago dago


2005eko lehenengo hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean okupatu kopurua gutxitu dela (6.500 langile gutxiago) nabarmendu behar da; nekazaritzan ere gauza bera gertatu da (2.300 gutxiago). Eraikuntzan 1.900 lanpostu gehiago dago, eta industrian 1.000.


Okupazio-tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona-kopuru osoaren aldean okupatuta dauden pertsonen ehunekoa) %64,5 da, duela hiru hilabete baino ehuneko lau hamarren gutxiago. Gizonen okupazio-tasa %75,3 da, baina emakumeena soilik %53,5 eta gainera aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko puntu bat galdu du.


Lurralde historikoka, okupazio-tasarik handiena Gipuzkoakoa da: %67,7; eta puntu erdi igo da. Gero Arabakoa, %67,3 eta lau hamarreneko igoerarekin. Eta azkenik Bizkaiak du tasarik txikiena, %61,9, 2005eko lehenengo hiruhilekoa baino ehuneko 1,1 puntu gutxiagorekin.


2005eko bigarren hiruhilekoan zenbatesten da gutxi gorabehera Euskal Autonomia Erkidegoko 760.900 etxetan bizi diren pertsonen ia herenak ez direla aktiboak. 12.100 etxetan, berriz, pertsona aktibo guztiak daude langabezian (guztien %1,6), hau da, aurreko hiruhilekoan baino 3.800 gutxiago.


Azken urtean zerbitzuen sektoreak 16.900 lanpostu garbi sortu ditu


Biztanleria okupatuak gora egin du azken hamabi hilabeteetan; 5.000 pertsona gehiago dira, hau da, %0,5 gehiago. Emakumeen artean okupazio-tasak pixka bat gora egin du, bi hamarrenekin; gizonen artean hiru hamarreneko gorakada egon da. Lurralde historikoka, Gipuzkoako tasak 2004ko bigarren hiruhilekoaren aldean izan duen gehikuntza nabarmendu behar da (0,6 hamarren).


Azken urtean, zerbitzuen sektorean 16.900 lanpostu garbi sortu dira. Alabaina, lehen sektoreak eta eraikuntzak pisua galdu dute, eta eraikuntza egonkortu egin da.


Euskal Autonomia Erkidegoan langabezia-tasa ehuneko bi puntu baino zertxobait gehiago jaitsi da azken urtean


Langabezia-tasa %2,1 jaitsi da azken urtean (%8tik %5,9ra). Beraz, 21.900 pertsona hasi dira lanean Euskal Autonomia Erkidegoan.

BIZTANLERIAREN INKESTA, JARDUERAREN ARABERA (BJA)

*p.p.+ = Aldea, ehunekotan.

Iturria: EUSTAT






Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Mª José Santamaría Gallardo
Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria okupatuaren kopurua %0,6 gutxitu da eta langabezia-tasa %6tik behera

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2005/07/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003111_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali