HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2005eko ekainean bidaiarien...

2005/07/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2005EKO EKAINA



2005eko ekainean bidaiarien sarrerak %2 gehitu dira



Bidaiariek igarotako gau kopurua %5 gehitu da aldi horretan.



EUSTATen datuen arabera, 2005eko ekainean 163.004 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 4.000 gehiagok eta, horrenbestez, %2ko gehikuntza izan zen. Erkidegora etorritako bidaiari kopuruak bilakaera positiboa izan du bai Bizkaian (%8) eta bai Gipuzkoan ere (%1); aitzitik, Araban kopuru hori aurreko urteko hilabetearen aldean %8 gutxitu da.


Estatutik etorritako bidaiarien kopurua %5 gehitu zen 2005eko ekainean; Gipuzkoan %8 gehitu zen eta Bizkaian %7, baina Araban %6 gutxitu zen kopuru hori. Atzerritik Euskal Autonomia Erkidegora etorritako bidaiari kopurua %2 gutxitu da. Araban eta Gipuzkoan atzerritar gutxiago egon da, -%13 eta -%9 hurrenez hurren; Bizkaian, ordea, %11 gehitu da atzerritarren kopurua.


Estatuari dagokionez, Madril, Katalunia, Galizia, Andaluzia eta Aragoitik etorritako bidaiari kopurua gehitu egin zen. Besteak beste Asturias eta Gaztela-Mantxatik etorritakoen kopurua gutxitu egin zen. Atzerritarren artean, Belgika, Italia eta Holandatik etorritakoen kopurua gehitu egin zen. Baina Alemania, Frantzia, Portugal, Erresuma Batua eta USA-Kanadatik etorritakoen kopurua gutxitu egin zen.


Bestalde, 2005eko ekainean 307.485 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko ekainaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %5 gehitu da, guztira 15.000 gau baino gehiago igaro baitituzte. Igarotako gau kopuruaren bilakaera positiboa izan da Gipuzkoan (%11) eta Araban (%5); Bizkaian aurreko urteko maila berean mantendu da kopuru hori (%0).


Batez besteko egonaldien iraupena %3 gehitu da Euskal Autonomia Erkidegoan. Iraupen horrek gehikuntza garrantzitsua izan du Araban (%14); iaz 1,62 eguneko egonaldiak izan ziren eta aurtengo ekainean 1,84 egunekoak. Gipuzkoan ere gehitu da (%9), iaz 1,82 eguneko egonaldiak izan zirelako eta aurtengo ekainean 1,99 egunekoak. Aitzitik Bizkaian iraupena gutxitu egin da (-%8), iazko 1,95etik aurtengo 1,79ra.

Plazen okupazio maila %2 gehitu da Euskal Autonomia Erkidego osoan, baina logelen okupazio maila puntu bat jaitsi da hiru lurraldeetan. Izan ere, bi indizeek bilakaera negatiboa izan dute Bizkaian.


Hotelen 2005eko lehenengo seihilekoaren balantzea: 2004ko lehenengo seihilekoaren aldean, bai bidaiarien sarrerak bai igarotako gau kopurua gehitu egin dira


Euskal Autonomia Erkidegoko hotelen 2005eko lehenengo seihilekoaren balantzea gehikuntzekin itxi zen, bai bidaiarien sarrerei (%4) bai igarotako gau kopuruari (%5) dagokienez, eta betiere aurreko urteko aldi beraren aldean.


2005eko lehenengo seihilekoan 1.497.118 gau igaro ziren, hau da, aurreko urtean baino 60.000 gehiago. Igarotako gauen gehikuntza hori hiru lurraldeetan eman zen; Araban eta Bizkaian %4 gehitu zen gau kopurua eta Gipuzkoan %5.


2005eko lehenengo seihilekoan 820.369 bidaiari etorri ziren EAEra, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 29.000 gehiago. Bidaiarien sarrerak gehitu egin dira Bizkaian (%8) eta Gipuzkoan (%2), baina Araban gutxitu egin da (-%4).


Bestalde, batez besteko egonaldiaren iraupena hobetu egin da: 2004ko lehenengo seihilekoan 1,81 egunekoa izan zen eta 2005eko lehenengo seihilekoan 1,82 egunekoa. Arabak eta Gipuzkoak kopuru positiboak izan dituzte baina Bizkaiak ehuneko puntu bat galdu du.


Okupazio maila %41,52tik %42,04ra igaro da 2005eko lehenengo seihilekoan; Araban eta Gipuzkoan okupazioa hobetu egin da baina Bizkaian kontrakoa gertatu da, %41,84tik %40,69ra jaitsi baita.








Nekazalturismoak: bidaiarien sarrerak gehitu ziren (%2), baita bidaiariek igarotako gauak ere (%2)


Ekainean 8.628 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %2 gehiago; bidaiari kopuruak %21eko gehikuntza izan du Araban eta %1ekoa Gipuzkoan, baina Bizkaian %8 gutxitu da. Euskal Autonomia Erkidegora Estatutik etorritako bidaiarien kopurua %3 gehitu da eta atzerritik etorritakoen kopurua %12 gutxitu da.


Ekainean, guztira, 18.965 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %2 gehitu da kopuru hori; Gipuzkoan urte arteko hazkundea %9koa izan da eta Araban %3koa. Aitzitik, Bizkaian azpisektore honetan igarotako gau kopurua %7 gutxitu da, urte arteko alderaketen arabera.


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia %1 gehitu zen Euskal Autonomia Erkidego osoan, 2004ko ekainarekin erkatuta; hain zuzen, orain dela urtebete 2,18 eguneko batezbestekoa izan zen eta aurtengo ekainean 2,20koa. Urtetik urterako gehikuntza hori soilik eman zen Gipuzkoan eta Bizkaian.


Euskal Autonomia Erkidegoko plazen okupazio mailak %4ko beherapena izan zuen eta logelen okupazio mailak %3koa. Bi indizeen beherakada hori soilik eman zen Bizkaian; hain zuzen, lurralde honetan %14ko eta %17ko (hurrenez hurren) bilakaera negatiboa izan zen.


Nekazalturismoen 2005eko lehenengo seihilekoaren balantzea: bidaiarien sarrerak %4 gehitu dira eta bidaiariek igarotako gauak %1


2005eko lehenengo seihilekoan, nekazalturismoetan 40.320 bidaiari izan zen, hau da, aurreko urteko aldi beraren aldean %4 gehiago izan ziren.


92.727 bidaiarik igaro zuten gaua, hots, 2004ko lehenengo seihilekoan baino %1 gehiagok.


Batez besteko egonaldia gutxitu egin da; 2004ko lehenengo seihilekoan 2,38 eguneko egonaldiak izan ziren eta 2005eko lehenengo sei hilabeteetan 2,30 egunekoak. Beherapen hori Bizkaian (-%11) eta Araban (-%5) eman da.


Okupazio maila ere gutxitu egin da: iazko lehenengo seihilekoan %21,01ekoa izan zen eta aurtengo aldi berean %19,93koa. Eta okupazio mailaren gutxitze hori Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan eman da.








Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko ekainean bidaiarien sarrerak %2 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003113_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali