2005/07/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2005EKO EKAINA



2005eko ekainean industriako prezioek %1,0eko hazkundea izan dute



Industriako prezioen urte arteko igoera (2004ko ekaina eta 2005eko ekaina alderatuta) %5,5ekoa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %1,0eko hazkundea izan dute 2005eko ekainean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen ekaineko urte arteko tasak %5,5eko hazkundea izan du. 2004ko abenduaren aldean, urteko lehenengo seihilekoaren igoera %3,4 izan da. Petrolio-produktuen prezioaren igoerak hileko datuetan, urte arteko datuetan eta aurtengo datuetan izan du eragina.



Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2005eko ekainean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (%9,3), “metalurgia eta gai metalikoak” (%0,5), “industria ez metalikoa” (%0,4), “kautxua eta plastikoa” (%0,2) eta “industria kimikoa” (%0,2). Aitzitik, prezioetan beherakadak izan dituzten sektoreak hauexek izan dira: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-1,0), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%-0,5), “ehungintza eta joskintza” (%-0,2), “zuraren industria” (%-0,1) eta “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%-0,1).


2004ko ekainetik 2005eko ekainera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%28,5), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%12,4), ”metalurgia eta gai metalikoak” (%6,8) eta "industria kimikoa" (%5,4). Baina prezioen beherapen edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: "larruaren eta oinetakoen industria" (%-0,2), "elikagaiaren industria" (%0,0), "material elektrikoa" (%0,2), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%0,3) eta “zuraren industria” (%0,6).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioen bilakaerak ibilbide ezberdina izan du horietariko bakoitzean: energiak izan du hazkunderik handiena (%6,1); tarteko ondasunek %0,4an gehitu dituzte hilabete bakoitzeko prezioak eta ekipamenduko ondasunen eta kontsumo-ondasunen prezioek ez dute aldaketarik izan ekainean (aurreko hilabetearekin alderatuta). Kontsumo-ondasunen artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %0,2 egin dute behera eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %0,1 igo dira.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak izan dituzte, baina guztiak positiboak: energiaren prezioak %20,4 igo dira, tarteko ondasunak %5,3, ekipamenduko ondasunak %1,5 eta kontsumo-ondasunak %1,1. Azken hauen artean, %2,0 igo dira kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak eta %0,7 kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak.





Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko ekainean industriako prezioek %1,0eko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003114_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali