2005/10/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2005EKO IRAILA



2005eko irailean industriako prezioek %0,3ko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2004ko iraila eta 2005eko iraila alderatuta) %4,2koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,3ko hazkundea izan zuten 2005eko irailean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen iraileko urte arteko tasak %4,2ko hazkundea izan du. 2004ko abenduaren aldean, urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako igoera ere %4,2koa izan da. Petrolio-produktuen prezioaren igoerak hileko datuetan, urte arteko datuetan eta aurtengo datuetan izan du eragina.




Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2005eko irailean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (%4,9), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%3,8), “material elektrikoa” (%0,6), “ehungintza eta joskintza” (%0,1) eta “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%0,1). Aitzitik, sektore batzuetan prezioak jaitsi egin ziren, besteak beste: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-3,0), “larruaren eta oinetakoen industria” (%-1,2), “industria kimikoa” (%-0,3), “metalurgia eta gai metalikoak” (%-0,3), “makinaria” (%-0,2) eta “beste manufaktura batzuk” (%-0,2).


2004ko irailetik 2005eko irailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%31,7), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%11,2), "industria kimikoa" (%4,8), "ehungintza eta joskintza" (%3,3) eta "beste manufaktura batzuk" (%3,2). Baina prezioen beherapen edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%-0,3), “zuraren industria” (%0,4), “garraiorako materiala” (%0,4), “larruaren eta oinetakoen industria" (%0,5) eta “material elektrikoa” (%0,6).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek irailean izan duten bilakaerak ibilbide ezberdina izan du horietariko bakoitzean: Energiak izan du gehikuntzarik handiena (%2,7); Ekipamenduko ondasunek (%0,0) eta Kontsumo-ondasun guztiek (%0,0) hileko prezioak mantendu dituzte. Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak ez du gorabeherarik edo beherakadarik izan, baina Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,1 jaitsi dira. Tarteko ondasunen prezioak, gainera, aurreko hilabetearen aldean %0,3 jaitsi dira.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera gero eta ezberdintasun nabarmenagoak izan dituzte, baina guztiak positiboak. Energiaren prezioak %22 igo dira, tarteko ondasunak %1,9, ekipamenduko ondasunak %1,4 eta kontsumo-ondasunak %1,6. Azken hauen artean, %2,1 igo dira kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak eta %1,4 kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko irailean industriako prezioek %0,3ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003190_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali