2005-08-24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2005EKO UZTAILA



2005eko uztailean industriako prezioek %0,2ko hazkundea izan dute



Industriako prezioen urte arteko igoera (2004ko uztaila eta 2005eko uztaila alderatuta) %4,7koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,2ko hazkundea izan dute 2005eko uztailean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen uztaileko urte arteko tasak %4,7ko hazkundea izan du. 2004ko abenduaren aldean, urteko lehenengo zazpi hilabeteetako igoera %3,6 izan da. Petrolio-produktuen prezioaren igoerak hileko datuetan, urte arteko datuetan eta aurtengo datuetan izan du eragina.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera


(*) 2005eko uztaileko urte arteko hazkundea


Iturria: EUSTAT


Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2005eko uztailean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (%3,4), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%0,5) eta “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%0,2). Aitzitik, hurrengo sektoreetako prezioak jaitsi egin dira: “metalurgia eta gai metalikoak” (%-0,7) “industria kimikoa” (%-0,1) eta “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%-0,1).


2004ko uztailetik 2005eko uztailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%26,5), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%11,8), ”metalurgia eta gai metalikoak” (%4,9) eta "industria kimikoa" (%4,8). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: "material elektrikoa" (%-0,3), "elikagaiaren industria" (%0,4), "larruaren eta oinetakoen industria" (%0,5) eta “zuraren industria” (%0,5).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek uztailean izan duten bilakaerak ibilbide ezberdina izan du horietariko bakoitzean: energiak izan du gehikuntzarik handiena (%2,5), ekipamenduko ondasunek %0,1 gehitu dituzte hileko prezioak eta tarteko ondasunen prezioak %0,5; gauza bera gertatu da kontsumo-ondasunetan, hauek %0,1 jaitsi dira eta. Kontsumo-ondasunen artean, kontsumo-ondasun iraunkorrek %0,1 egin dute behera eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek ez dute aldaketarik izan (%0,0).


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera gero eta ezberdintasun nabarmenagoak izan dituzte, baina guztiak positiboak: energiaren prezioak %18,9 igo dira, tarteko ondasunak %4,0, ekipamenduko ondasunak %1,4 eta kontsumo-ondasunak %1,3. Azken hauen artean, %2,1 igo dira kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak eta %0,9 kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak.



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko uztailean industriako prezioek %0,2ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003136_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali