2005/10/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2005eko IRAILA



Bidaiarien sarrerak %4 gehitu ziren 2005eko irailean



Euskal AEko hotel-establezimenduetan, gaualdiak %1 gehitu ziren urte arteko aldi berean



Eustatek eskainitako datuen arabera, 2005eko irailean, 174.806 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 8.000 sarrera gehiago, hots, %4 gehiago. Bidaiarien sarrerak gehitu egin ziren Bizkaian (%8) eta Araban (%5), baina apenas aldatu zen bisitari-kopurua Gipuzkoan (%0,0), 2005eko hil beraren aldean.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %3 igo ziren eta atzerriko bidaiarienak, ostera, %7. Estatutik etorritako bidaiariak gehitu egin ziren Bizkaian (%9) eta Araban (%7), baina %3 gutxitu ziren Gipuzkoan. Atzerritik etorritako bidaiarien kopurua, aldiz, hiru lurraldeetan igo zen: %9 Gipuzkoan, %7 Bizkaian eta %1 Araban.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, batez ere Madrildik, Kataluniatik, Andaluziatik eta Galiziatik etorritakoak gehitu ziren, eta gutxitu, berriz, Aragoitik eta Valentziatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Alemaniatik, Belgikatik, Irlandatik, Luxenburgotik eta Portugaldik etorritakoak; urritu egin ziren, aldiz, Erresuma Batutik, AEB-Kanadetatik eta Holandatik etorritakoak.


2005eko irailean erregistratutako gaualdiak 334.594 izan ziren, beraz, iazko irailean baino %1 gehiago, hots, ia 2.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Gipuzkoan (%3) eta Araban (%1), baina Bizkaian %2 murriztu ziren.


Euskal AE osotara hartuta, 2005eko irailean bidaiarien batez besteko egonaldia %4 laburtu eta 1,99 egunetik 1,91ra pasa zen. Batez besteko egonaldiak Gipuzkoan bakarrik izan zuen bilakaera positiboa, eta aurreko 2,04 egunetik iraileko 2,09 egunera luzatu zen.


Plazakako eta gelakako betetze-mailak ere bilakaera negatiboa izan zuen: %2 murriztu zen Euskal AE osoan. Plazakako betetze-maila %56,42tik %55,14ra jaitsi zen eta gelakakoa, %68,00tik %66,75era. Gipuzkoan izan zen hobekuntza bakarra: plazakako betetze-maila %1 gehitu zen eta gelakakoa %3.


Udako hilabeteetan (uztaila-iraila), Euskal AEn, %8 gehitu ziren bidaiarien sarrerak 2004ko udaren aldean, eta igoera horrek desberdin eragin zuen lurraldeetan: nabarmen igo ziren Bizkaian (%15), arinago Araban (%9) eta Gipuzkoan (%0,0), ostera, mantendu egin ziren. Aldi berean, gaualdiak %8 gehitu ziren, hots, 2004ko udan baino 83.000 gaualdi pasa gehiago izan ziren. Igoera hori lurralde guztietan nabaritu zen: %12 gehitu ziren Bizkaian, %4 Gipuzkoan eta %8 Araban.



NEKAZALTURISMOA


Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%18), baina gutxitu gaualdiak (%-1,0)



Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 9.368 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den irailean, aurreko urteko hil berean baino %18 gehiago: %16 gehitu ziren Araban eta %34 Gipuzkoan, baina %4 gutxitu Bizkaian. Estatutik etorritako bisitariak %19 gehitu ziren Euskal AEn, eta atzerritik etorritakoak %6.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 23.566 izan ziren 2005eko irailean, hots, aurreko urteko hil berean baino %1 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak izan ziren Bizkaian (%-16) eta Araban (%-13), baina positiboa Gipuzkoan (%10).


Bidaiariko batez besteko egonaldia %16 murriztu zen eta aurreko urteko 3,00 egunetik joan den iraileko 2,52ra laburtu zen. Batez besteko egonaldiaren murrizte hori Euskal AEko hiru lurraldeetan eman zen.


Plazakako eta gelakako betetze-maila %8 murriztu zen, Araban eta Bizkaian izandako jaitsieren ondorioz, Gipuzkoan gehitu egin baitziren bai plazakako eta bai gelakako betetze-mailak.


Udako hilabeteetan (uztaila-iraila), Euskal AEko nekazalturismoetan, bidaiarien sarrerak %15 eta gaualdiak %4 gehitu ziren iazko aldi beraren aldean.





Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: http://www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %4 gehitu ziren 2005eko irailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEPTIEMBRE DE 2005
Eguneratze data : 
2005/10/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003187_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali