2005/09/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2005eko ABUZTUA



Bidaiarien sarrerak %9 eta gaualdiak %11 gehitu ziren 2005eko abuztuan



Ekainean, uztailean eta abuztuan 37.000 bidaiari-sarrera gehiago erregistratu ziren 2004ko aldi berean baino, hau da, %7 gehiago.



Eustatek eskainitako datuen arabera, 2005eko abuztuan, 213.066 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 18.000 sarrera gehiago, hots, %9 gehiago. Bidaiarien sarrerak gehitu egin ziren Araban (%21) eta Bizkaian (%20), baina %4 gutxitu ziren Gipuzkoan, 2004ko abuztuko datuen aldean.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %10 igo ziren eta atzerriko bidaiarienak %8. Estatuko zein atzerriko bisitariak gehitu egin ziren Araban (%27 eta %7, hurrenez hurren) eta Bizkaian (%23% eta %15, hurrenez hurren); baina Gipuzkoan lehenengoak urritu egin ziren (%-7) eta bigarrenak gehitu (%2).


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Kataluniatik, Andaluziatik, Aragoitik, Gaztela-Mantxatik, Galiziatik eta Gaztela eta Leondik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, berriz, Madrildik, Errioxatik eta Ceuta eta Melillatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Alemaniatik, Erresuma Batutik, AEB-Kanadetatik eta Belgikatik etorritakoak; urritu egin ziren, aldiz, Italiatik, Portugaldik, Finlandiatik eta Suediatik etorritakoak.


2005eko abuztuan erregistraturiko gaualdiak 471.860 izan ziren, iazko abuztuan baino %11 gehiago, hau da, 47.000 gaualdi gehiago izan ziren. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten hiru lurraldeetan: %19 igo ziren Araban, %18 Bizkaian eta %3 Gipuzkoan.


Euskal AE osotara hartuta, 2005eko abuztuan bidaiarien batez besteko egonaldia %2 luzatu eta 2,17 egunetik 2,21era pasa zen.


Plazakako eta gelakako betetze-maila ere %7 igo ziren Euskal AE osoan. Plazakako betetze-maila %69,25etik %73,88ra igo zen eta gelakakoa, %72,46tik %77,63ra. Hobekuntza horrek hiru lurraldeetan izan zuen eragina.


Ekainean, uztailean eta abuztuan, Euskal AEn, %7 gehitu ziren bidaiarien sarrerak 2004ko udaren aldean, hau da, 37.000 sarrera gehiago izan ziren: Bizkaian %15 gehitu ziren eta Araban %5; Gipuzkoan, ostera, aurreko urteko mailari eutsi zioten. Gaualdiak %9 gehitu ziren aldi berean, hots, aurreko urtean baino 96.000 gaualdi gehiago izan ziren. Gaualdiak hiru herrialdeetan gehitu ziren. Batez besteko egonaldia eta betetze-maila %2 eta %6 hobetu ziren, hurrenez hurren, udako hiru hileetan.



NEKAZALTURISMOA:


Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%16) eta egonkortu gaualdiak (%0,0)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 12.317 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den abuztuan, aurreko urteko hil berean baino %16 gehiago: %17 murriztu ziren Araban, baina %38 gehitu ziren Gipuzkoan eta %7 Bizkaian. Estatutik etorritako bisitariak %20 gehitu ziren Euskal AEn, baina atzerritik etorritakoak %5 gutxitu ziren.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 59.198 izan ziren 2005eko abuztuan, hots, egonkortu egin ziren aurreko urteko aldi beretik. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan ziren Bizkaian (%8) eta Gipuzkoan (%3), baina negatiboa Araban (%-23).


Bidaiariko batez besteko egonaldia 5,57 egunetik 4,81 egunera murriztu zen azkeneko abuztuan.


Plazakako betetze-maila %74,54tik %70,36ra murriztu zen, eta gelakako betetze-maila %77,77tik %75,70era.


2005eko ekainean, uztailean eta abuztuan, Euskadiko nekazalturismoetan, iazko aldi berean baino %10 bidaiari-sarrera gehiago izan ziren, hots, 3.000 sarrera gehiago. Gaualdiak %5 hazi ziren aldi berean eta Gipuzkoari (%9) eta Bizkaiari (%2) modu positiboan eragin zien, baina Arabari (%-9) modu negatiboan.





Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %9 eta gaualdiak %11 gehitu ziren 2005eko abuztuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003170_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali