2005/08/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2005eko UZTAILA



Bidaiarien sarrerak %9 gehitu ziren 2005eko uztailean



Gaualdiak %10 gehitu ziren aldi berean.



2005eko uztailean, 190.882 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 15.000 sarrera pasa gehiago, hau da, %9 gehiago, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerek bilakaera positiboa izan zuten hiru lurraldeetan: Bizkaian %17ko gehikuntza handia izan zen, Gipuzkoan %5ekoa eta Araban neurritsuagoa, %2koa; guztiak aurreko urteko hil berarekin alderatuta.


Euskal AE osotara hartuta, Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %8 gehitu ziren 2005eko uztailean; Bizkaian %20 gehitu ziren, Araban %4 eta Gipuzkoan aurreko urteko maila berean mantendu ziren (%0,0). Atzerritik etorritakoak %10 gehitu ziren Euskal AE osoan: %12 gehitu ziren Gipuzkoan eta %11 Bizkaian, baina gutxitu egin ziren Araban (%-3).


Estatuko bidaiarien artean, autonomia-erkidego gehienetakoak gehitu ziren. Gehiago izan ziren Kataluniatik, Madrildik, Andaluziatik, Aragoitik, Asturiastik, Gaztela-Mantxatik, Galiziatik eta Nafarroatik etorritakoak. Murriztu egin ziren, aldiz, Kantabriatik, Kanarietatik eta Valentziako erkidegotik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, igo egin ziren, besteak beste, Frantziatik, Alemaniatik, Holandatik, Portugaldik, Erresuma Batutik eta Iberoamerikatik etorritakoak. Murriztu egin ziren batez ere, Belgikatik, Italiatik eta AEB-Kanadetatik etorritakoak.


2005eko uztailean 373.626 gaualdi erregistratu ziren, hau da, %10eko gehikuntza eta 33.000 gaualdi pasa gehiago, aurreko urteko uztailean baino. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa izan zuten hiru lurraldeetan: hazkunderik handiena Bizkaian (%20) izan zen, eta neurritsuagoak Gipuzkoan (%4) eta Araban (%3).


Batez besteko egonaldia %1 luzatu zen, aurreko urteko 1,94 egunetik 1,96ra. Hazkunde hori Bizkaian (%3) eta Araban (%1) eman zen, Gipuzkoan ez baitzen aldaketarik izan (%0,0).


Plazakako zein gelakako betetze-maila %7 gehitu ziren, Euskal AE osotara hartuta. Plazakako betetze-maila hazi egin zen Bizkaian (%14) eta Gipuzkoan (%5), eta Araban egonkortu egin zen (%0,0).



Nekazalturismoa: gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%12) eta gaualdiak (%13)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 11.956 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den uztailean, aurreko urteko hil berean baino %12 gehiago: %19 ugaritu ziren Araban, %13 Gipuzkoan, eta %7 Bizkaian. Estatuko bidaiariak %10 gehitu ziren eta atzerrikoak %22, 2004ko uztailaren aldean.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 39.469 izan ziren uztailean, 2004ko hil berean baino %13 gehiago. Urte arteko hazkunde handiak izan ziren Gipuzkoan (%21) eta Araban (%14), baina apur bat murriztu ziren Bizkaian (%-1).


Bidaiariko batez besteko egonaldia %1 hazi eta aurreko urteko 3,28 egunetik joan den uztaileko 3,30era luzatu zen, Euskal AE osoan.


Plazakako eta gelakako betetze-maila ere %4 igo zen Euskal AE osoan. Indize bien hazkundeak Araban eta Gipuzkoan izan zuen eragina, baina Bizkaian ez, indizeek bilakaera negatiboa erakutsi baitzuten.





Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx
 

Top

1. taula: hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %9 gehitu ziren 2005eko uztailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/08/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003134_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali