2005/10/21eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2005eko 3. hiruhilekoa


Euskal AEko biztanleria okupatua %1,8 gehitu zen eta langabezia-tasa %5 jaitsi 2005eko hirugarren hiruhilekoan


Langabezia-tasa EB-25eko eta euroaren eremuko batez bestekoa baino ehuneko 3,6 puntu txikiagoa izan zen


Euskal AEko lan-merkatuaren 2005eko hirugarren hiruhileko datuen arabera, 947.300 okupatu izan ziren hiruhileko horretan, beraz, hiru hilabete lehenago baino 17.100 gehiago eta %+1,8eko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasa aurreko hiruhilekoan izandako %5,9tik %5era jaitsi zen, hots, 9.000 pasa gutxiago izan ziren langabeak.


2005eko bigarren hiruhilekoaren aldean, okupatuen eta langabeen bilakaeren ondorioz jarduera-tasa 0,4 ehuneko-puntu gehitu eta %54,7an kokatu zen 2005eko hirugarren hiruhilekoan.


Gazteen arteko langabezia-tasa ehuneko 3,8 puntu jaitsi zen


Emakumezkoen langabezia-tasa %5,9raino jaitsi zen (ehuneko-puntu bi gutxiago); gizonezkoena ere jaitsi zen, baina 2 puntu-hamarren. Gazteen langabezia-tasa ia 4 puntu jaitsi zen; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 8.100 gazte langabezian gelditu ziren (%10,3).


Emakume langabeen kolektiboa 24.500 pertsonak osatu zuten, hau da, 8.200 emakume gutxiagok. Gizonen artean, berriz, azken hiruhilekoan 1.100ek utzi zioten langabe izateari, baina beste 24.900 gelditu ziren langabe. Nabarmendu egin zen 25-44 urte arteko pertsonen taldean izandako jaitsiera ere, 7.200 langabe gutxiago izan baitziren.


Euskal AEko langabezia-tasa, 2005eko hirugarren hiruhilekoan, euro-eremuko herrietakoa baino ehuneko 3,6 puntu txikiagoa izan zen. EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2005eko abuztuan, eremu hartan, langabezia-tasa %8,6an egonkor mantendu zen. Europar Batasuneko tasa, berau osatzen duten 25 herrialdeak kontuan hartuta, %8,7koa izan zen.


Langabezia-tasa jaitsi egin zen hiru lurralde historikoetan


Langabeak, hots, lan bila zebiltzanak, kudeaketa aktiboak egiten zituztenak eta gainera lanerako prest zeudenak hirugarren hiruhilekoan 49.400 izan zirela zenbatetsi zen eta hiru lurralde historikoetan gutxitu ziren. Bizkaian, 34.400 langabe izan ziren; 5.400 gutxiago, eta beraz tasa %7,7raino jaitsi zen. Gipuzkoan 11.500 langabe kontatu ziren, hiru hilabete lehenago baino 1.900 gutxiago, eta tasa %3,5ekoa izan zen. Araban hiru hilabete aurrerago baino 2.000 langabetu gutxiago izan zirela zenbatetsi zen eta hiru lurraldeetako tasarik onena lortu zuen, %2,4koa.


Hiru herrialdeak batu ziren enplegu-sorkuntza garbira 2005eko hirugarren hiruhilekoan


Euskal AEn okupatuak 947.300 izan ziren, hiru hilabete lehenago baino 17.100 gehiago. Okupazioa hiru lurraldeetan gehitu zen. Bizkaiak 8.500 enplegu garbi gehiago lortu zituen, Gipuzkoak 8.500 gehiago eta azkenik, Arabak 3.000 gehiago. Biztanleria landunaren igoerak, sexuari dagokionez, gizonezkoei zein emakumezkoei eragin zien, baina emakumeen okupazioak bilakaera hobea izan zuen, aurreko hiruhilekoan baino 9.700 emakume landun gehiago izan baitziren.



Zerbitzuen sektoreak 17.500 lanpostu garbi sortu zituen eta eraikuntzak beste 3.500; aitzitik, industriak eta nekazaritzak okupatu gutxiago izan zituzten


2005eko bigarren hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean eta eraikuntzan okupatuak nabarmen igo ziren: 17.500 langile gehiago izan ziren zerbitzuetan eta beste 3.500 eraikuntzan. Industriak 3.200 enplegu galdu zituen eta lehen sektoreak 600.


Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %65,8koa izan zen, hots, hiru hilabete lehenago baino 1,3 ehuneko-puntu gehiago. Tasa hau, gizonezkoetan, %76,3koa izan zen, eta emakumezkoetan, berriz, %55,1ekoa baino ez.


Lurraldeka, okupazio-tasa altuena Gipuzkoak lortu zuen, %69koa, (1,3 puntu gehiago 2005eko bigarren hiruhilekoan baino)), ondoren Arabak %68,7koa (1,4 puntu gehiago), eta baxuena Bizkaiak, %63,1ekoa (1,2 ehuneko-puntu gehiago).


2005eko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn 761.600 bat etxe zirela zenbatetsi da eta horietatik ia herenak ez zuela pertsona aktibo bat ere. 10.700 etxetan, berriz, pertsona aktibo guztiak egon ziren langabezian (guztien %1,4), hau da, aurreko hiruhilekoan baino 1.400 gutxiago.


Azken urtean zerbitzuen sektoreak 30.200 lanpostu garbi sortu zituen


Biztanleria okupatuak gora egin zuen aurreko hamabi hilabeteetan: 14.300 pertsona gehiago izan ziren, hau da, %1,5 gehiago. Okupazio-tasan ehuneko 1,3 puntuko igoera izan zen gizonezkoentzat, eta emakumezkoentzat, aldiz, puntu batekoa. Hiru lurralde historikoetan gehitu ziren tasak: Gipuzkoa nabarmendu zen 1,3 puntu gehiagorekin; Bizkaiak eta Arabak ehuneko-puntu bana gehiago lortu zuten 2004ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.


Azken urtean, zerbitzuen sektorean 30.200 lanpostu garbi sortu ziren. Baina industriak, lehen sektoreak eta eraikuntzak pisua galtzen jarraitu zuten.


Euskal AEn langabezia-tasa 2,6 ehuneko-puntu jaitsi zen azken urtean


Langabezia-tasa %2,6 jaitsi zen azken urtean (%7,6tik %5era). Beraz, 26.900 pertsonak utzi zioten langabe izateari Euskal AEn.








Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Mª José Santamaría Gallardo
Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria okupatua %1,8 gehitu zen eta langabezia-tasa %5 jaitsi 2005eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3er trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2005/10/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003188_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali