2005/09/21eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA-INDIZEA (EKI) 2005eko 2. hiruhilekoa





Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %8,0 hazi zen 2005eko bigarren hiruhilekoan



Eraikuntza azpisektorea %8,3 hazi zen eta obra zibila %7,3



EUSTATek landutako datuen arabera, 2005eko bigarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan %8,0 hazi zen Euskal AEko eraikuntzako jarduera, termino nominaletan, 2004ko hiruhileko beraren aldean.


Hiruhilekoak euren artean alderagarriak izan daitezen urtaroen eraginak zuzenduta, aurtengo bigarren hiruhilekoan eraikuntzaren jarduera %0,9 murriztu zen 2005eko lehen hiruhilekoaren aldean, eta %3,4koa izan zen aurreko hiruhileko arteko tasaren oso azpitik kokatu zen.






2005eko bigarren hiruhilekoan izandako eraikuntza-sektorearen bilakaera positiboa gehiago oinarritu zen eraikuntza azpisektorean, obra zibila azpisektorean baino. Izan ere, lehenak urte arteko %8,3ko igoera izan zuen, eta bigarrenak, berriz, %7,3koa, lan-egutegiaren eraginak zuzendu ostean.


Hiruhileko arteko terminoetan, 2005eko bigarren hiruhilekoko sektorearen jarduera 2005eko lehenengo hiruhilekoan izandakoarekin alderatuta, eraikuntza azpisektoreak %0,7ko bilakaera positiboa izan zuen eta obra zibilak, aldiz, %4,4 murrizketa, egutegiaren eraginak zuzenduta.


2005eko bigarren hiruhilekoan, eraikuntzaren sektoreko enplegua %0,4 gehitu zen, datu gordinetan, aurreko urteko hiruhileko berdinaren aldean, eta %0,4ko hiruhileko arteko hazkundea lortu zuen, 2005eko lehenengo hiruhilekoaren aldean, hiruhilekoko datuak urtaroen eraginez zuzendu ondoren.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %8,0 hazi zen 2005eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2005
Eguneratze data : 
2005/09/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003169_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali