HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2005/09/27ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2005eko 2. HIRUHILEKOA



Euskal AEko esportazioak %1,8 igo ziren 2005eko bigarren hiruhilekoan



Inportazioak %12,6 gehitu ziren aldi berean


EUSTATek landutako datuen arabera, Euskal AEko esportazioak 3.853,7 milioi eurora iritsi ziren 2005eko bigarren hiruhilekoan. Datu horiek %1,8ko hazkundea erakusten dute, 2004ko bigarren hiruhilekoan lortu ziren datuekin alderatuz. Inportazioak 3.695,5 milioi eurora iritsi ziren 2005eko bigarren hiruhilekoan eta %12,6an gainditu ziren urtebete lehenago atzerrian egindako erosketak.


Inportazioek zein esportazioek izandako urte arteko bilakaerak elkarrengandik urrundu ziren joerak izan zituzten Euskal AEko hiru lurraldeetan. Bigarren hiruhileko horretan gehitu egin ziren Gipuzkoako (%16,3) eta Bizkaiko (%11,7) esportazioak, baina Arabakoak %19,2 murriztu ziren urte arteko baliotan. Gipuzkoako esportazioen joera ona batez ere material elektrikoa (%26,6) eta garraio-materiala (%32,3) atalen bilakaeran oinarritu zen. Bizkaikoa, aldiz, metalak eta euren manufakturak (%30,2) eta produktu mineralak (%18,1) atalen ibilbidean oinarritu zen. Arabako esportazioen jaitsiera, ostera, garraio-materiala (%-39,1) atalaren murrizteak eragin zuen.


Inportazioen kapituluan, bigarren hiruhileko horretan Bizkaiko hazkundea (%26,0) nabarmendu zen, produktu mineralak (%45,9) gailenduz. Gipuzkoan neurritsuago igo ziren, %3,9, eta Arabakoak, aldiz, murriztu egin ziren (%-8,3), garraio-materialaren (%-33,7) jaitsieraren eraginez.




2005eko lehenengo seihilekoan esportazioak %1,9 hazi ziren eta inportazioak %19,8.


2005eko lehenengo seihilekoan, Euskal AEko esportazioak 7.071,3 milioi eurora eta inportazioak 7.118,6 milioira iritsi ziren. Ondorioz, esportazioek urte arteko %1,9ko hazkundea izan zuten eta inportazioak urte arteko %19,8ko tasara igo ziren.


Eragiketen guztizko bolumena (esportazioak gehi inportazioak), 2004ko lehenengo sehilekoan izandako 12.877,2 milioi eurotik aurtengo lehen sei hilabeteetako 14.189,9 milioira pasa zen, hau da, aurreko urteko aldi beraren aldean %10,2 hazi zen.






2005eko bigarren hiruhilekoaren datuek lehenengo hiru hiletako defizita (205,5 milioikoa) leundu bazuten ere, 1992tik lehenengo aldiz, seihilekoaren kanpo-saldoak 47,2 milioiko merkataritza-defizita izan zuen.


Europar Batasuna-25 helburu duten esportazioak %5,1 igo ziren; herrialde garrantzitsuenetakoak aipatzearren, %20,4 hazi ziren Italiara joan zirenak, %7,3 Alemaniarakoak, %3,8 Erresuma Baturakoak, %5,7 Portugalerakoak eta %30,9 Belgikarakoak. Murriztu egin ziren, ordea, Frantziara (%-0,2), Herbehereetara (%-8,6), Irlandara (%-4,2%) eta Poloniara (%-3,5) joan ziren esportazioak. Europar Batasunetik etorritako inportazioak %9,0 hazi ziren 2005eko lehenengo seihilekoan, gure bezero/hornitzaile nagusienak indartuz: Frantzia (%0,8), Alemania (%6,5), Italia (%6,9) eta Erresuma Batua (%5,5).


Seihilekoaren esportazioak orotara hartuta, pisu erlatiborik handieneko muga-zergen sekzioa metalak eta euren manufakturak (%27) izan zen. Adar horrek urte arteko %19,3ko bilakaera izan zuen 2005eko lehenengo seihilekoan, eta bolumenagatik bigarrena den garraio-materialak, berriz, %12,7 egin zuen atzera. Euskal AEko esportazioetan bolumenagatik hirugarrena den material elektrikoa %6,8 hazi zen.


Inportazioen aldetik ere, igoeraren eragin handiena muga-zergen sekzio horietatik iritsi zen, produktu mineralen sekzioarekin batera: produktu mineralak %45,8 hazi ziren, metalak eta beren manufakturak %26,7, garraio-materiala %8,9 eta material elektrikoa %4,8.


Lurraldeka, lehenengo seihilekoan, Gipuzkoako esportazioak bakarrik igo ziren (%15,3), Bizkaikoak eta Arabakoak %6,6 eta %1,0 murriztu baitziren, hurrenez hurren. Gipuzkoako esportazioen hazkundea honako sekzioetan oinarritu zen: garraio-materiala (%33,7), material elektrikoa (%18,1) eta metalak eta euren manufakturak (%7,9) arloetan. Bizkaiko jaitsiera, aldiz, garraio-materiala (%-47,7), energia-produktuak (%-20,3) eta material elektrikoa (%-5,4) atalek eragin zuten, metalak eta euren manufakturak (%26,4) atalak urte arteko bilakaera positiboa izan bazuen ere. Arabako esportazioen jaitsiera, ostera, garraio-materiala (%-13,3) atalaren murrizteak eragin zuen batez ere.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.: +34-945 01 75 13. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %1,8 igo ziren 2005eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2005
Eguneratze data : 
2005/09/27
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003176_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali