2005/09/05eko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2005eko UZTAILA



Euskal AEko industri jarduera %6,6 hazi zen 2005eko uztailean


2005eko lehenengo zazpi hilabeteko bilakaerak %2,9ko hazkundea izan zuen, 2004ko aldi beraren aldean


EUSTATek landutako datuen arabera, 2005eko uztailean, lan egutegiko termino homogeneotan %6,6 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2004ko hil beraren aldean. Datu horrek baieztatu egin zuen urtearen bigarren hiruhilekoan nabaritu zen susperraldia (%+4,7), urtearen lehenengo zazpi hilabeteetan %2,9 hazi baitzen industri jarduera, aurreko urteko aldi beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2005eko uztailean %1,6 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta.




Sektore-bilakaera


Sektoreka, industri sektore handien sailkapena kontuan hartuta, 2005eko uztaileko indizearen bilakaerak aldakuntza positiboak izan zituen sektore guztietan, 2004ko uztailarekin alderatuta: energia %6,6 hazi zen, ekipo-ondasunak %8,7, bitarteko ondasunak %4,4 eta kontsumo-ondasunak %6,8%. Azken horiek honela banatu ziren: kontsumo-ondasun iraunkorrak %5,1 hazi ziren, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %7,8.


2005eko lehenengo zazpi hilabeteen metatuan, ekipo-ondasunak %6,1 hazi ziren, bitarteko ondasunak %1,7, energia %1,4 eta kontsumo-ondasunak %0,6; kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,8 eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %0,6; horiek guztiak 2004ko lehenengo zazpi hilabeteekin alderatua.


2005eko uztailean hil arteko aldakuntza positiboa izan zen industri sektore handi (ISH) guztietan, 2005eko ekainaren aldean. Energiak %3,0ko hil arteko hazkundea izan zuen, bitarteko ondasunek %0,5ekoa, ekipo-ondasunek %1,9koa eta kontsumo-ondasunek %3,2koa; horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorrek %4,5ekoa eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek %2,6koa.


Bilakaera lurralde historikoka


Lurralde historikoei dagokienez, uztaileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak antzekoak izan ziren lurralde guztietan: %7,7 hazi zen Bizkaian, %7,5 Araban eta %5,0 Gipuzkoan. Urteko lehenengo zazpi hilabeteetako metatuan, %3,7 hazi zen Gipuzkoa, %2,7 Bizkaia eta %1,9 Araba.


Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasen bilakaerak (2005eko uztaila, urte bereko ekainaren aldean) positiboak izan ziren hiru lurraldetan: Araban %3,6 hazi zen, Bizkaian %1,5 eta Gipuzkoan %0,5.








Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 e-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %6,6 hazi zen 2005eko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/09/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003138_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali