2005/08/03ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2005eko EKAINA



Euskal AEko industri jarduera % 6,2 hazi zen 2005eko ekainean


2005eko lehenengo seihilekoan izandako bilakaerak % 2,2ko hazkundea izan zuen, aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta


EUSTATek landutako datuen arabera, 2005eko ekainean, lan egutegiko termino homogeneotan % 6,2 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2004ko hil beraren aldean. Urtearen lehenengo sei hilabeteetan industri jarduera % 2,2 hazi zen, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2005eko ekainean % 1,2 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta.



Sektore-bilakaera


Sektoreka, industri sektore handien sailkapena kontuan hartuta, 2005eko ekaineko indizearen bilakaerak 2004ko ekainarekin alderatuta aldakuntza positiboak izan zituen kasu guztietan. Energiak % 10,9ko urte arteko hazkundea izan zuen; ekipo-ondasunek eta bitarteko ondasunek % 9,7 eta % 4,9koak, hurrenez hurren; eta kontsumo-ondasunak % 0,7 hazi ziren, kontsumo-ondasun iraunkorrak % 1,0 eta kontsumo ondasun ez-iraunkorrak % 0,5 hazi zirelako.


2005eko lehenengo sei hilabeteetan, ekipo-ondasunak % 5,7 hazi ziren, bitarteko ondasunak % 1,3 eta energia % 0,5. Kontsumo-ondasunak, aldiz, % 0,4 murriztu ziren, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (% -0,7) izandako jaitsierak eraginda, kontsumo-ondasun iraunkorrak % 0,1 gehitu baitziren; horiek guztiak 2004ko lehenengo sei hilabeteekin alderatua.


2005eko ekaineko hil arteko aldakuntza positiboa izan zen industri sektore handi (ISH) guztietan, 2005eko maiatzaren aldean. Energiak % 4,7ko hil arteko hazkundea izan zuen, bitarteko ondasunek % 1,4koa, ekipo-ondasunek % 0,3koa eta kontsumo-ondasunek % 0,7koa, kontsumo-ondasun iraunkorren % 0,4ko eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 0,8ko hazkundeen eraginez.


Bilakaera lurralde historikoka


Ekaineko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak antzekoak izan ziren lurralde guztietan: % 7,2 hazi zen Gipuzkoan, % 6,0 Araban eta % 5,6 Bizkaian. Urteko lehenengo seihilekoaren metatua % 3,4 hazi zen Gipuzkoan, % 1,8 Bizkaian eta % 0,9 Araban.


Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasen (2005eko ekaina, urte bereko maiatzaren aldean) bilakaerak positiboak izan ziren bi lurraldetan: % 3,0 hazi zen Bizkaian eta % 0,1 Gipuzkoan, baina % -0,4ko aldakuntza izan zen Araban.






Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 e-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera % 6,2 hazi zen 2005eko ekainean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/08/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003128_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali