HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektorearen...

2005/08/04ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2005eko 2. hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak % 6,2 hazi ziren 2005eko bigarren hiruhilekoan


Handizkako merkataritzako salmentak (% 6,9) gehiago hazi ziren txikizkako merkataritzakoak (% 4,8) baino, uneko eurotan.


2005eko bigarren hiruhileko horretako Barne Merkataritzaren Indizeak % 6,2ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean, EUSTATen datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritza-sektoreko salmenten hazkunde erreala % 2,1ean estimatu zen, 2005eko bigarren hiruhilekoan.





Handizkako sektorean, % 6,9 igo ziren urte arteko salmentak, eta txikizkakoan, aldiz, % 4,8, aurtengo bigarren hiruhilekoan.


Handizkako merkataritza-sektorean, nabarmendu egin ziren izandako hazkundeagatik produktu erdilanduak eta txatarra (% 13,4) eta makineria eta tresneria (% 7,1) arloen salmenta nominalak. Nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (% 1,5) ere igo ziren, baina neurritsuago, eta elikaduraz besteko kontsumo-gaiek (% -0,7) berriz, geldialdia izan zuten.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, pertsonen hornikuntza (% 9,4), bestelako kontsumo-gaiak (% 1,2) eta elikagaiak (% 0,3) atalek hazkunde-tasa positiboak izan zituzten euren salmentetan; etxearen hornikuntzak (% -0,5), aldiz, atzerakada izan zuen salmentetan, aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Urteko bigarren hiruhilekoan, azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentak % 6,8 igo ziren balio nominaletan, elikagaien salmentek (% 7,8) eraginda, gainerako produktuenak neurritsuago igo baitziren (% 0,9).


Lurralde historikoka, Barne-Merkataritzaren Indize Orokorraren hazkunderik handienak Bizkaian izan ziren (% 6,8), balio nominaletan. Ondoren Araban, % 5,9ko urte arteko tasarekin, eta azkenik, Gipuzkoan, % 5,2ko hazkundearekin. Datu nominal horiek hazkunde errealeko datu bihurtuta, honako emaitzak ditugu: merkataritzako salmentak % 2,8 hazi ziren Bizkaian, % 1,0 Araban eta % 1,4 Gipuzkoan.


Handizkako sektoreko salmentak bilakaera positiboagoa izan zuten txikizkako merkataritzakoak baino lurralde guztietan: Araban handizkako merkataritza % 7,9 hazi zen eta txikizkakoa % 1,3; Bizkaian handizkakoa % 7,0 eta txikizkakoa % 6,5; eta azkenik, Gipuzkoan handizkako % 6,2 eta txikizkako % 3,5.


Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuak % 1,6 gehitu ziren 2005eko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Okupazioa % 2,4 hazi zen handizkako sektorean eta % 1,1 txikizkakoan. Lurraldeka, sektore honetan, enpleguaren urte arteko hazkunderik handiena Bizkaian izan zen (% 2,7); Araban (% 0,6) eta Gipuzkoan (% 0,2) txikiagoak izan ziren, baina positiboak.









Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak % 6,2 hazi ziren 2005eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003129_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali