2005/08/01eko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2005eko 2. hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %4,8 hazi ziren 2005eko bigarren hiruhilekoan



Merkataritza espezializatuaren salmentek %3,8ko urte arteko hazkundea izan zuten, eta espezializatu gabekoaren salmentek, berriz, %6,8koa


Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektoreak salmenta nominalak %4,8an igo zituen 2005eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Hazkunde nominal honek, prezioen igoeraren ondorioa deskontaturik, urte arteko bilakaerako tasa bihurtu da, positiboa hori ere, %3,2koa, termino errealetan.







Betiko txikizkako merkataritzak (espezializatua) salmenta nominalak %3,8 igo ditu 2005eko bigarren hiruhilekoan, 2004ko denboraldi beraren aldean. Igoera nominal hori, bere azpisektore ezberdinen prezioen bilakaeraren ondorioz, %3,2ko urte arteko hazkunde tasa bihurtu da termino errealetan.


Azalera handi eta ertainetako txikizkako merkataritza (espezializatu gabea) %6,8 igo da aurtengo bigarren hiruhilekoan, termino nominaletan. Aitzitik, urte arteko tasa errealaren aldakuntza, 2004ko hiruhileko beraren aldean, %3,2an zenbatetsi da.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena pertsonen ekipamenduaren sektoreari dagokio. %9,4ko hazkunde nominala izan du; termino errealetan, %8,5ekoa. Etxeko ekipamenduko ondasunek, berriz, bilakaera negatiboa izan dute: %-0,5ekoa euro arruntetan. Bilakaera %-2,2 izango dela zenbatetsi da, euro finkotan. Elikagaien salmentek hazkunde txikia izan dute, %0,3koa termino nominaletan. Termino errealetan, ostera, %3,6ko jaitsiera izan dute. Bestetik, Bestelako Kontsumo Ondasunen partidak (kirolak, jolasak, optikak eta liburu-dendak, besteak beste) %1,2ko hazkunde nominala izan du; produktu horien prezioen deflazio-efektuaren ondorioz, baina, termino errealetan, tasa hori %3,5eko bilakaera positibokoa da.


Lurralde historikoetan, 2005eko bigarren hiruhilekoan, txikizkako sektoreko salmenta nominaletan Bizkaian izan da hazkunderik handiena, %6,5eko urte arteko gehikuntzarekin. Txikizkako merkataritza espezializatuko salmentak %5,8 hazi dira, eta espezializatu gabekoarenak, %7,7.


Arabak lurralde bilakaera txikiena izan du, %1,3koa. Merkataritza espezializatuko salmentetan %0,3ko murrizpena izan du, eta %4,3ko hazkundea espezializatu gabeko sektorean.


Gipuzkoak lurralde bilakaera ertaina izan du txikizkako merkataritzako salmentetan: %3,5. %2,1eko hazkundea izan da txikizkako merkataritza espezializatu gabekoaren salmentetan, eta %6,1ekoa azalera handi eta ertaineko salmentetan, betiere urte arteko aldakuntza nominaleko terminoetan.


Merkataritza sektorean enpleguaren hazkundea, aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren batez bestekoaren aldean, %2,0 izan da. Lurraldeka honelakoa izan da: Bizkaia (%3,4), Gipuzkoa (%0,6) eta Araba (%0,1). Gainera, txikizkako merkataritzako sektore honetako langile okupatuen kopurua, 2005eko bigarren hiruhilekoan, %0,2 igo da 2005eko lehen hiruhilekoaren aldean, Euskal Autonomia Erkidego osoko datuen arabera.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tl.:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %4,8 hazi ziren 2005eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2005/08/01
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003126_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali