HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Ezkontza zibil gehiago...

2005/09/21eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2005eko lehenengo hiruhilekoa




Ezkontza zibil gehiago izan ziren 2005eko lehenengo hiruhilekoan, 2004ko aldi berean baino



Mantendu egin zen gero eta nagusiago ezkontzeko joera



Eustaten datuen arabera, Euskal AEn 966 ezkontza izan ziren 2005eko lehen hiruhilekoan, hau da, 2004ko laugarren hiruhilekoan izandako 2.185 ezkontzen erdia baino gutxiago, eta 2004ko lehen hiruhilekoan izandakoak baino %22,8 gutxiago. Ohikoa denez, urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi egiten da, batez ere urtarrilean eta otsailean.



Aurreko urteetan gertatu den bezala, ezkontza zibilen ehunekorik handiena (%74,5) hiruhileko horretan izan zen. Ezkontza erlijiosoak baino gehiago izan ziren eta aurreko urteko aldi berean izandako ezkontza zibilen ehunekoa ere 10 puntutan gainditu zuten. Hiru lurraldeetan gehitu zen ezkontza zibilen portzentajea 2004ko hiruhileko beraren aldean. Arabak izan zuen hazkunderik handiena (18 ehuneko puntukoa) eta %85,2ra iritsi zen. Bizkaian eta Gipuzkoan ehuneko 11,6 eta 5,6 ehuneko puntu gehitu ziren eta %74,2ra eta %73ra iritsi ziren, hurrenez hurren.



2005eko lehen hiruhileko horretako 966 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 941 gizonezko eta 949 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 828 senarrentzat (%88), lehen ezkontza izan zen; 13 alargun eta 100 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoen antzekoa izan zen: aurretik ezkongabe zirenak 830 izan ziren; alargunak, 5; eta dibortziatuak, 114.



Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %73k zituzten 30 urtetik gora; emazteen artean, berriz, %65ek. Proportzio horiek 2004an izandakoak baino handiagoak dira (%69 eta %51, hurrenez hurren) eta beraz, eutsi egin zaio hiruhileko horretan ere gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: 49-945 01 75 49. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ezkontza zibil gehiago izan ziren 2005eko lehenengo hiruhilekoan, 2004ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2005/09/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003168_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali