2005/07/26ko prentsa-oharra

GIZARTE ZERBITZUEN ESTATISTIKA: ENTITATEAK ETA ZENTROAK, 2003. urtea



Gizarte zerbitzuetan egindako gastua %15etik gora igo eta mila milioi euroraino iritsi zen


Herri administrazioaren ekarpena gastuaren %69 izan zen


EUSTATen datuen arabera Euskal Autonomia Erkidegoan, 2003. urtean, 1.073 milioi euroko gastua egin zen gizarte zerbitzuetan, hau da, aurreko urtean baino %17 gehiago eta EAEko BPGaren %2,3 izanik. Biztanle bakoitzeko batez besteko gastua 511 eurokoa izan zen, eta horietako 353 funts publikoetatik erabili ziren.


Lurraldeka, Araban eta Bizkaian %18 igo zen gastua eta Gipuzkoan %16. Biztanleko, Araban izan da beste lurraldeetan baino gastu handiagoa, biztanle bakoitzeko batez bestekoa 649 eurokoa baitzen; Gipuzkoan, ordea, 500 eurokoa eta Bizkaian 482 eurokoa.





Herri administrazioek 742 milioi euroko ahalegina egin zuten (gastuaren %69), eta sektore pribatuak gainerako %31 eman zuen. Bestalde, emandako zerbitzuen trukean erabiltzaileek 136 milioi euro eman zituzten, hau da, gastu arruntaren %17a.




Euskal Autonomia Erkidegoak gizarte zerbitzuetako 2.388 zentro izan zituen, eta horietan zuzenean 18.855 pertsonari eman zitzaion lana (okupatuen %2,1ari)


Zentro mota ezberdinen artean egoitzazko zentroak (egoitzak, etxe funtzionalak, oinezkoentzako aterpetxeak, etab.) izan ziren ugaritsuenak, %27arekin; guztira 666 egoitzazko zentro izan ziren, 18.750 plazarekin. Zentro horietan 8.610 pertsonak lan egin zuten; guztira, 373 milioi euro gastatu zituzten, hots, guztirakoaren %46 eta %35 hurrenez hurren.


Gizarte zerbitzuak zein biztanle-talderi zuzenduta dauden kontuan hartuta, arreta gehien eman zitzaien arloak adinekoentzako egoitzak eta familientzako diru-laguntzak izan ziren. Bi arlo hauek, gastuaren erdia eragin zuten.


Adinekoei laguntzeko gastua %25,1 gehitu zen 2003. urtean


Hirugarren adinekoentzako gizarte zerbitzuetan hiru arreta mota ematen dira: egoitzazko zerbitzuak, eguneko zentroetako arreta eta etxez etxeko arreta. Izan ere, hirugarren adinekoen kopurua gero eta handiagoa da, biztanleria zahartzen doalako, eta beraz eguneroko jarduerak modu autonomoan burutzeko gero eta urritu gehiago dago. Zerbitzu horien bidez, 65 urtetik gorako %9 biztanleri eman zitzaion arreta.


Egoitzetan eta etxebizitza komunitarioetan 14.123 plaza eskaini ziren, 100 adineko bakoitzeko 3,7 plaza betez. Azken bost urteetan %4 gehitu da urteko plazen eskaintza (+2.535 plaza) eta %11 gastua (+114 milioi euro). Halaber, kontsumo publikoko eskaintza pribatua ere gehitu zen, itunen bidez eta erabiltzaileek egindako gero eta ekarpen handiagoen bidez.



Adineko gehienak euren etxeetan bizi dira eta, hain zuzen, egun euren etxeetan bizitzen jarraitzeko aukerak ematen zaizkie: zentroetan aldi baterako egonaldietarako 427 plaza eta tutoretzapeko apartamentuak. Eguneko zentroetan 2.313 plaza daude, hau da, azken 5 urteetan zentro horietako plazen eskaintza %83 igo da (urte arteko %13).


Etxez etxeko laguntza zerbitzuak 17.000 adineko baino pixka bat gehiagori eman zien laguntza euren etxeetan. Azken bost urteetan zehar, eta administrazioaren %90eko finantzaketari esker, zerbitzuak urtean batez beste %8 erabiltzaile gehiago izan zituen.


Bestalde, hirugarren adineko sektore autonomoenen barruan erretiratuen elkarteak eta klubak daude; hauek, enplegu eta gastuetan kopuru txikiagoak izan arren, gizartean oso sartuta daude 65 urtetik gorako adinekoen erdia baino gehiago horrelako kluben bateko bazkidea baita.


2003. urtean 336 milioi euro gorde ziren adinekoentzako zentroetarako, hau da, gastu osoaren %31. Beste programa batzuetan adinekoentzat erabiltzen diren baliabideak aintzat hartuta (Gizarte-Ongizateko Fondoa, etxez etxeko laguntza eta tele-alarma), hirugarren adinarentzako gastua guztira %40 ingurukoa izan zen.




Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gizarte zerbitzuetan egindako gastua %15etik gora igo eta mila milioi euroraino iritsi zen

Eragiketa : 
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
061002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE SERVICIOS SOCIALES: ENTIDADES Y CENTROS Año 2003
Eguneratze data : 
2005/07/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003115_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística, Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali