2005/09/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2005eko ABUZTUA



Industri prezioak %0,4 igo ziren 2005eko abuztuan



Industriako prezioen urte arteko hazkundea (2005eko abuztua 2004ko abuztuaren aldean) %4,4koa izan zen


EUSTATek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,4 igo ziren 2005eko abuztuan. Datu horiek kontuan hartuta, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %4,4ko hazkundera iritsi zen. Urteko lehenengo zortzi hilabeteetan %3,9 igo ziren prezioak, 2004ko abenduaren aldean. Petrolio-produktuen prezio-igoeraren eragina nabarmendu egin zen hileko, hil arteko eta aurtengo datuetan ere.




Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2005eko abuztuan, petrolioa fintzea (%3,9), energia elektrikoa, gasa eta ura (%3,9) eta kimika-industria (%0,5) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (%-0,6), material elektrikoa (%-0,5) eta papera, edizioa eta arte grafikoak (%-0,4) arloek, batik bat.


Urte arteko aldian (2005eko abuztua, 2004ko abuztuaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%28,6), metalezko eta ez-metalezko meak (%9,8), kimika-industria (%4,8), bestelako manufakturak (%3,4), metalgintza eta metalezko gaiak (%3,0) eta ehungintza eta jantzigintza (%3,0) sektoreei. Kontrako noranzkoan, jaitsierak edo hazkunde txikiagoak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (%-2,5), zurgintza (%-1,4), papera, edizioa eta arte grafikoak (%-0,5) eta material elektrikoa (%0,1) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abuztuan, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: energiak izan zuen hazkunderik handiena (%3,9) eta ekipo-ondasunek hileko prezioak mantendu egin zituzten (%0,0). Kontsumo-ondasunen prezioak %0,1 igo ziren: %0,3 igo ziren kontsumo-ondasun iraunkorrak eta mantendu egin ziren kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak (%0,0). Bestalde, bitarteko ondasunak (%-0,2) jaitsi egin ziren.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde handiagoak izan zituzten urte arteko aldian, guztiek urte arteko hazkunde positiboak lortu zituzten arren: energiaren prezioak %20,5 igo ziren, bitarteko ondasunenak %2,6, ekipo-ondasunenak %1,4 eta kontsumo-ondasunenak %1,6. Azken horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %2,1 igo ziren, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,3.







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,4 igo ziren 2005eko abuztuan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003171_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali