HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Lau jaiotzatik hirutan...

2005/09/26ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2005eko lehenengo hiruhilekoa



Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urtetik gorakoak izan ziren



Jaiotakoen erdia baino gehiago lehenengo seme-alabak izan ziren



EUSTATek egindako Jaiotzen Estatistikako 2005eko lehen hiruhilekoaren datuetan, 4.747 jaio jaso ziren, hots, iazko aldi berean baino %3 gehiago. Lurraldeka, Araban 674 ume jaio ziren, %6,4ko hazkundearekin; Bizkaian 2.468 jaiotzarekin, hazkundea %4,5ean kokatu zen. Gipuzkoan, berriz, zifra mantendu egin zen, 1.605 jaiotzarekin.



Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2005eko lehen hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.718 ume, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.713 haur (%36,1) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %6,7ra iritsi ziren.



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen ia erdiak. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%27,2); 25-29ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %17,9 ekarri baitzituen. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %5,2 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %4,1 besterik ez zuen ekarri.



Ama ezkongabe gehiago



Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %22,8 hartu zuten, eta bi puntu igo ziren 2004ko lehenengo hiruhilekoaren aldean. Bizkaia (%22) izan zen Euskal AEko kopuru orokorra baino txikiagoa izan zuen lurralde bakarra. Talde horren erditze-adina umeak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen, ama ezkongabeen %15,8 25 urtetik beherakoak baitziren.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: http://www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urtetik gorakoak izan ziren

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2005/09/26
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003173_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali