HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2004ko laugarren hiruhilekoan...

2005/07/04ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE), 2004ko 4. hiruhilekoa





2004ko laugarren hiruhilekoan %1,7 gehitu zen heriotza kopurua



2004ko laugarren hiruhilekoan 4.730 pertsona hil ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, eta urte osoan 18.101 pertsona.



EUSTATen datuen arabera, 2004ko laugarren hiruhilekoan 4.730 pertsona hil ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, 2003ko laugarren hiruhilekoan baino %1,7 gehiago. Lurraldeka, Araban 567 pertsona hil ziren, Bizkaian 2.612 eta Gipuzkoan 1.551.



2004. urteko heriotzen behin-behineko kopurua 18.101 pertsonakoa da; horietako 9.430 gizonak izan ziren eta 8.671 emakumeak. Aurreko urtearen aldean 457 pertsona gutxiago hil ziren eta, beraz, %2,5 gutxitu zen heriotza kopurua.



2004. urtean izan zen heriotza kopuruaren %30,5 (hau da 5.525 heriotza) zirkulazio-sistemako gaixotasunen ondoriozkoak izan ziren. Gero tumoreen ondoriozkoak zeuden, %29,5arekin (5.340 heriotza); eta hirugarren gaixotasun nagusiena, alde handiarekin bada ere, arnas gaixotasunen ondoriozkoak izan ziren %9,6arekin (1.740 heriotza).



Sexuaren arabera, heriotzaren eragileak ezberdinak izan ziren. Gizonen artean, tumore baten ondorioz hildakoak arnas gaixotasunen baten ondorioz hildakoak baino gehiago izan ziren; emakumeen artean, ordea, heriotza gehien eragin zuten gaixotasunak kardiobaskularrak izan ziren eta bigarren gaixotasunak tumoreak.



2004. urteko heriotzen artean urte bat bete ez zuten 68 ume hil ziren; 33 mutil eta 35 neska. Bestalde, 100 urte edo gehiagorekin hildako pertsona kopurua nabarmen gehitu dela ikus daiteke; 1990. urtean aipatu adineko 56 pertsona hil ziren eta 2004. urtean 109 (12 gizon eta 97 emakume).



2004. urteko behin-behineko datuak aintzat hartuta, heriotza kopurua baino 1.347 jaiotza gehiago izan zen eta Euskal Autonomia Erkidegoko hazkunde begetatiboak, beraz, ikur positiboa izan zuen. Lurraldeka, Arabak eta Gipuzkoak saldo positiboak izan zituzten, 595 eta 885 hurrenez hurren. Bizkaian, aitzitik, heriotzak jaiotzak baino gehiago izan ziren (-133).







Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak

2004ko laugarren hiruhilekoan %1,7 gehitu zen heriotza kopurua

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2024
Eguneratze data : 
2005/07/04
Hurrengo eguneratzea : 
2025/02/10
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003107_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali