2006/01/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2005EKO ABENDUA



2005eko abenduan industriako prezioek %0,2ko hazkundea izan dute


Datu horien arabera, eta 2004ko abenduaren aldean, 2005eko amaieran industriako prezioek %4,5 egin dute gora.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,2ko hazkundea izan dute 2005eko abenduan. Urte osoan, %4,5eko gehikuntza izan da.





2005eko abenduan, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: "industria kimikoa" (%1,2), "energia elektrikoa, gasa eta ura" (%1,0), "papera, edizioa eta arte grafikoak" (%1,0) eta ”petrolioaren birfinketa” (%0,8). Aitzitik, ondokoek abenduan zehar prezioen beherakada izan dute: "mineral metalikoak eta ez-metalikoak" (%-1,2), ”manufakturatako bestelako industriak” (%-0,5), "zuraren industria" (%-0,2), "industria ez metalikoa” (%-0,2), “makinaria” (%-0,1) eta “kautxua eta plastikoa” (%-0,1).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, aurreko hilabetearen aldean, abenduan energiaren prezioek %0,9ko gehikuntza izan dute eta tarteko ondasunek %0,2koa; baina ekipamenduko ondasunek ez dute aldaketarik izan (%0,0). Kontsumo-ondasunak %0,1 gehitu dira kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %0,4 gehitzearen ondorioz, eta kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,3 gutxitu dira.


2005EKO BALANTZEA


2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, prezioen hazkunderik handienak hurrengo sektoreek izan dituzte: “petrolioaren birfinketa” (%30,8), “metalurgia eta gai metalikoak” (%15,5), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%8,8), “larruaren eta oinetakoen industria” (%3,9), “manufakturatako bestelako industriak” (%3,5) eta “industria kimikoa” (%3,5). Aitzitik, ondoko sektoreek 2004an urteen arteko preziorik txikienak izan dituzte: "garraiorako materiala" (%0,3), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%0,4), “zuraren industria” (%0,5) eta “elikaduraren industria” (%1,4).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari dagokionez, bost ondasun multzoen prezioak izan dira positiboak, baina horien urte arteko bilakaeran (2005eko abendua 2004ko abenduaren aldean) alde nabarmenak izan dira. Zehazki, energiaren prezioak %23,4 gehitu dira; tarteko ondasunek bilakaera-tasa neurrizkoagoak izan arren %2,1 gehitu dira, eta ekipamenduko ondasunek eta kontsumo-ondasunek %1,7eko hazkundea izan dute. Azken hauen artean, gainera, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %1,9 gehitu dira eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrenak %1,7.






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel:+34-945-01 75 14 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko abenduan industriako prezioek %0,2ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003297_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali