HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2005eko bigarren hiruhilekoan...

2005/12/02ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2005eko bigarren hiruhilekoa




2005eko bigarren hiruhilekoan ezkontza gutxiago izan ziren 2004ko aldi berean baino



2005eko apirilean, maiatzean eta ekainean 2.980 ezkontza kontatu ziren.



2005eko apirilean, maiatzean eta ekainean 2.980 ezkontza kontatu ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %3 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Lurraldez lurralde, bizkaitarrek 1.500 ezkontza ospatu zituzten, gipuzkoarrek 980 eta arabarrek 385. Euskal AEz kanpo bizi direnen kasuan, ezkontzak 115 izan ziren.



Ezkontza zibilak gehitu egin ziren



Aurreko hiruhilekoan, ohi bezala, ezkontza gutxi ospatu ziren, baina 2005eko bigarren hiruhileko honetan, berriz, nabarmen igo ziren ospakizunak maiatzean eta ekainean. Beste alde batetik, tarte honetako ezkontzen %42,2 ezkontza zibilak izan ziren, 2004ko aldi berean baino ehuneko puntu 1 gehiago. Era berean, proportzio hori 2005eko aurreneko hiruhilekoan baino nahiko txikiagoa da, aldi hartako ezkontzen %73,8 zibilak izan baitziren.



2005eko bigarren hiruhileko horretako 2.980 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.878 gizonezko eta 2.942 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.689 senarrentzat (%93,4), lehen ezkontza izan zen; 24 alargun eta 165 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoena baino zertxobait altuagoa izan zen: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 2.773 (%94,3) izan ziren; alargunak, 6; eta dibortziatuak, 163.



Apur bat jaitsi zen emazteen adina



Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %68,9k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %49,2k. Emazteen adina apur bat jaitsi zela ikusten da, 2004ko bigarren hiruhilekoan 30 urtetik gorako emakumeen proportzioa (%51,4) ehuneko-puntu 2 handiagoa izan baitzen.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: 49-945 01 75 49. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko bigarren hiruhilekoan ezkontza gutxiago izan ziren 2004ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2005/12/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003262_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali