2006/01/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2005EKO ABENDUA



Abenduan %5 bidaiari gehiago etorri dira eta %6 gau gehiago igaro dituzte



2005. urte osoan %4 gehitu dira sarrerak eta igarotako gauak %5, betiere 2004aren aldean



EUSTATen datuen arabera, 2005eko abenduan Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletara 121.686 bidaiari sartu dira. Aurreko urtearen aldean %5eko gehikuntza izan da, hau da, 6.000 bidaiari gehiago etorri dira. Bizkaian bidaiarien sarrerek bilakaera ona izan dute, %13 gehitu dira; baina sarrera kopurua gutxitu egin da Araban (%2) eta Gipuzkoan (%1).


Estatutik etorritako bidaiarien kopurua %1 gehitu da Euskal Autonomia Erkidego osoan, eta atzerritik etorritakoen kopurua %21 gehitu da. Estatuko bidaiari gutxiago izan dituzte Gipuzkoak (%-6) eta Arabak (%-3), baina Bizkaian horien kopurua %10 gehitu da. Atzerritarren kopurua hiru lurraldeetan gehitu da: Bizkaia (%27), Gipuzkoa (%18) eta Araba (%5).

Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, besteak beste Kataluniatik, Andaluziatik, Aragoitik, Asturiastik eta Galiziatik etorritakoen kopurua gehitu egin da. Batez ere Valentziatik, Madrildik eta Balearretatik bidaiari gutxiago etorri da. Atzerritik etorritakoen kasuan, Frantziatik, Italiatik, Portugaldik eta Iberoamerikatik etorritako bidaiarien kopurua gehitu egin da baina Alemaniatik, Erresuma Batutik eta AEB-Kanadatik etorritakoena gutxitu egin da.


Bestalde, 2005eko abenduan 217.680 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko abenduarekin erkatuta gaua igaro dutenen kopurua %6 gehitu da, guztira 11.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gau kopuruaren bilakaera positiboa izan da Bizkaian (%16) eta Araban (%1); Gipuzkoan, ordea, horien kopurua gutxitu egin da (%-5).


Batez besteko egonaldiaren iraupenak hoberantz egin du Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urtean batez besteko hori 1,78 egunekoa izan zen eta 2005eko abenduan 1,79 egunekoa. Indizeak hoberantz egin du Araban (%3) eta Bizkaian (%2), baina Gipuzkoan %3 egin du beherantz.


Euskal Autonomia Erkidegoko plazen okupazio mailak portzentaje-puntu bat galdu du aurreko urtearen aldean, baina logelen okupazio maila 2004ko abenduko %42,80 izatetik 2005eko abenduan %44,02koa izatera igaro da Bizkaiko emaitzei esker.



Hotelen 2005eko balantzea: bai batez besteko egonaldiek bai plazen araberako okupazio mailak aurreko urteko kopuruak pixka bat gainditu dituzte


Euskal Autonomia Erkidegoko hotelen 2005eko balantzea gehikuntzekin itxi zen, bai bidaiarien sarrerei (%4) bai igarotako gau kopuruari (%5) dagokienez, eta betiere aurreko urtearen aldean. EUSTATen datuen arabera, bi adierazle horien jarrera positiboa Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan eman da baina lurralde bakoitzean eragin ezberdina izan dute.


2005. urtean 1.825.043 bidaiari etorri dira, hau da, aurreko urtean baino 75.000 gehiago; horrela, ondoz ondoko laugarren urtez gainditu da Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan ostatua hartu zuten milioi eta erdiko bisitarien kopurua. Bizkaira heldutako bidaiarien kopurua %9 gehitu da, Gipuzkoara heldutakoen kopurua %1 eta Arabara heldutakoena %0,1.


2005. urtean 3.459.802 gau igaro dituzte bidaiariek, hots, aurreko urtean baino 170.000 gehiago. Igarotako gau kopuruak, beraz, bilakaera positiboa izan du hiru lurraldeetan: Bizkaia (%8), Araba (%6) eta Gipuzkoa (%3).


Batez besteko egonaldien iraupena 1,88 egunekoa izan zen 2004. urtean eta 2005ean 1,90 egunekoa. Plazen araberako okupazio mailak portzentaje-puntu bi egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan: 2004an %46,86koa izan zen eta 2005ean %47,63koa. Indize horrek hiru herrialdeetan egin du hoberantz, baina intentsitate ezberdinetan.


1. taula: Urteko emaitzak



Iturria: EUSTAT



Nekazalturismoak: abenduan bidaiari gehiago egon da (%11) baina igarotako gau kopuruak gutxiago izan dira (%-8)


Abenduan 7.281 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, aurreko urteko hilabete berean baino %11 gehiago.


Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan guztira 17.819 gau igaro dira abenduan, aurreko urteko hilabete berean baino %8 gutxiago.


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldiak beherapen handia izan du (%17koa) Euskal Autonomia Erkidego osoan,eta plazen araberako okupazio maila %10 gutxitu da. Logelen okupazio mailak, urtetik urtera, %5eko beherapena izan du.



Nekazalturismoen 2005eko balantzea: bidaiarien sarrerak %9 gehitu dira eta bidaiariek igarotako gauak %2



Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan 96.192 bidaiari izan dira 2005. urtean zehar, hau da, aurreko urtean baino %9 gehiago; bestalde, 267.574 gau igaro dira nekazalturismoetan, 2004an baino %2 gehiago.


Hiru lurraldeetan gehitu da etorritako bidaiari kopurua, baina igarotako gauen kopurua soilik gehitu da Gipuzkoan.


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia 2,97 egunekoa izan zen 2004. urtean baina 2005ean 2,78 egunekoa izan da. Okupazio maila %4 gutxitu da (2004aren aldean) eta gutxitze horrek Araban (%-8) eta Bizkaian (%-11) izan du eragina; Gipuzkoan, aldiz, maila hori %1 gehitu da.


2. taula: Urteko emaitzak



Iturria: EUSTAT





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza Diarce
Tel:+34-945-01 75 14 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

3. taula: hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Abenduan %5 bidaiari gehiago etorri dira eta %6 gau gehiago igaro dituzte

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2005
Eguneratze data : 
2006/01/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003296_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali