2005/12/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2005eko AZAROA



Bidaiarien sarrerak %2 gehitu ziren 2005eko azaroan



Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak %3 gehitu ziren



Eustatek eskainitako datuen arabera, 2005eko azaroan 135.860 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 2.000 sarrera gehiago, hots, %2 gehiago. Bidaiarien sarrerak igo egin ziren Bizkaian (%5) eta Gipuzkoan (%2), baina Araban (%-7) gutxitu egin ziren.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %3 gutxitu ziren, baina atzerritik etorritakoenak %18 gehitu ziren. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua jaitsi egin zen hiru herrialdeetan: Araban %6 gutxitu ziren, Bizkaian %3 eta Gipuzkoan %2. Atzerriko bidaiariak gehitu egin ziren Bizkaian (%28) eta Gipuzkoan (%14), baina gutxitu egin ziren Araban (%-10).


Estatutik etorritako bidaiarien artean, batez ere Aragoitik, Balearretatik, Kanarietatik, Kantabriatik eta Galiziatik etorritakoak gehitu ziren. Baina gutxitu egin ziren, besteak beste Kataluniatik eta Madrildik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Iberoameriketatik, AEB-Kanadetatik eta Beste herrialde batzuetatik etorritakoak; urritu egin ziren, aldiz, Portugaldik, Erresuma Batutik eta Alemaniatik etorritakoak.


2005eko azaroan 247.800 gaualdi izan ziren, aurreko urteko azaroan baino %3 gehiago, hots, 6.500 gaualdi pasa gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Bizkaian (%8), baina Gipuzkoan %2 murriztu ziren eta Araban (%0) mantendu.


Euskal AE osotara hartuta, 2005eko azaroan bidaiarien batez besteko egonaldia %1 luzatu eta iazko 1,80 egunetik aurtengo 1,82 egunera pasa zen. Batez besteko egonaldiak ibilbide positiboa izan zuen Araban (aurreko 1,62 egunetik 1,74 egunera) eta Bizkaian (1,82 egunetik 1,87 egunera). Gipuzkoan, ostera, 1,87 egunetik 1,81 egunera laburtu zen.


Plazakako betetze-mailak ere bilakaera negatiboa izan zuen eta %2 murriztu zen Euskal AE osoan, baina gelakako betetze-maila (%1) apur bat gehitu zen. Plazakako betetze-maila %42,04tik %41,33ra jaitsi zen eta gelakakoa, %54,65etik %55,02ra. Araban plazakako betetze-maila (%-2) jaitsi egin zen, baina gelakakoa (%4) igo. Bizkaian plazakako betetze-maila ez zen aldatu (%0) eta gelakakoa %3 igo zen. Gipuzkoan biak jaitsi ziren, bai plazakako betetze-maila (%-3) bai gelakakoa (%-4).



NEKAZALTURISMOA:


Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%6) eta gaualdiak (%14)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 5.950 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den azaroan, aurreko urteko hil berean baino %6 gehiago: %26 gehitu ziren Araban eta %12 Gipuzkoan, baina %11 gutxitu Bizkaian. Estatutik etorritako bisitariak %4 gehitu ziren Euskal AEn, eta atzerritik etorritakoak %56.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 13.680 izan ziren 2005eko azaroan, hots, aurreko urteko hil berean baino %14 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan ziren Gipuzkoan (%38) eta Araban (%15), baina negatiboa Bizkaian (%-17).


Bidaiariko batez besteko egonaldia %7 luzatu eta aurreko urteko 2,14 egunetik joan zen azaroko 2,30era luzatu zen. Gipuzkoak eragin zuen batez besteko egonaldia luzatzea, 2004ko azaroko 2,17 egunetik joan zen azaroko 2,67 egunera luzatu baitzen han batez besteko egonaldia. Araban eta Bizkaian %8 eta %7 laburtu ziren, hurrenez hurren.


Plazakako eta gelakako betetze-maila %6 eta %11 gehitu ziren, hurrenez hurren, Gipuzkoan eta Araban izandako igoeren ondorioz, Bizkaian gutxitu egin baitziren bai plazakako (%-23) eta bai gelakako (%-18) betetze-mailak.








Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %2 gehitu ziren 2005eko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2005
Eguneratze data : 
2005/12/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003275_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali