2005/11/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2005eko URRIA



Bidaiarien sarrerak %2 gutxitu ziren 2005eko urrian



Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, aldiz, %1 gehitu ziren



Eustatek eskainitako datuen arabera, 2005eko urrian 168.374 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 3.600 sarrera gutxiago, hots, %2 gutxiago. Bidaiarien sarrerak gutxitu egin ziren Gipuzkoan (%-4) eta Bizkaian (%-1), baina mantendu egin ziren Araban (%0).


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %1 murriztu ziren, eta atzerriko bidaiarienak %5. Estatuko bidaiariak Bizkaian (%4) bakarrik gehitu ziren, Araban (%0) mantendu egin baitziren eta Gipuzkoan %7 jaitsi. Atzerriko bidaiariak gehitu egin ziren Gipuzkoan (%3) eta Araban (%1), baina gutxitu egin ziren Bizkaian (%-13).


Estatutik etorritako bidaiarien artean, batez ere Andaluziatik, Balearretatik, Kanarietatik, Kantabriatik eta Valentziatik etorritakoak gehitu ziren. Baina gutxitu egin ziren, besteak beste Asturiastik, Kataluniatik eta Madrildik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Alemaniatik, Belgikatik, Frantziatik eta Iberoameriketatik etorritakoak; urritu egin ziren, batez ere, Erresuma Batutik, AEB-Kanadetatik, Italiatik eta Holandatik etorritakoak.


Gaualdiak, 2005eko urrian, 317.124 izan ziren, aurreko urteko urrian baino %1 gehiago, hots, 3.000 gaualdi pasa gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%13) eta Bizkaian (%3), baina Gipuzkoan %4 murriztu ziren.


Euskal AE osotara hartuta, 2005eko urrian bidaiarien batez besteko egonaldia %3 luzatu eta 1,83 egunetik 1,88 egunera pasa zen. Batez besteko egonaldiak ibilbide positiboa izan zuen Araban (aurreko 1,61 egunetik 1,81 egunera) eta Bizkaian (1,81 egunetik 1,89 egunera). Gipuzkoan, ostera, 1,92 egunetik 1,91 egunera moztu zen.


Plazakako eta gelakako betetze-mailek ere bilakaera negatiboa izan zuten: %3 eta %2 murriztu ziren, hurrenez hurren Euskal AE osoan. Plazakako betetze-maila %51,52tik %49,86ra jaitsi zen eta gelakakoa, %63,28tik %61,94ra. Araban izan zen hobekuntza bakarra: plazakako betetze-maila %10 gehitu zen eta gelakakoa %14.



NEKAZALTURISMOA:


Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%12) eta gaualdiak (%2).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 9.000 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den urrian, aurreko urteko hil berean baino %12 gehiago: %19 gehitu ziren Gipuzkoan eta %16 Araban, baina Bizkaian (%1) neurritsuago gehitu ziren. Estatutik etorritako bisitariak %10 gehitu ziren Euskal AEn, eta atzerritik etorritakoak %47.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 21.115 izan ziren 2005eko urrian, hots, aurreko urteko hil berean baino %2 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan ziren Gipuzkoan (%5) eta Araban (%7), baina negatiboa Bizkaian (%-4).


Bidaiariko batez besteko egonaldia %9 murriztu eta aurreko urteko 2,58 egunetik joan zen urriko 2,35era laburtu zen. Batez besteko egonaldiaren laburtze hori Euskal AEko hiru lurraldeetan eman zen.


Plazakako eta gelakako betetze-maila %6 eta %7 murriztu ziren, hurrenez hurren, Gipuzkoan eta Bizkaian izandako jaitsieren ondorioz, Araban gehitu egin baitziren bai plazakako (%7) eta bai gelakako (%1) betetze-mailak.







Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %2 gutxitu ziren 2005eko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2005
Eguneratze data : 
2005/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003220_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali