HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Euskal AEko enpresek...

2005/12/14ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA -IGI- Enpresak 2004. urtea



Euskal AEko enpresek merkataritza elektroniko bidez egindako salmentak %16,5 gehitu ziren 2004an



Erosketak, bestalde, %12,1 gehitu ziren aldi berean


Eustatek emandako datuen arabera, 2004an sarearen edo bestelako sistema elektronikoen (EDI, datu-truke elektronikoa, etab.) bidez sortutako negozio-bolumena salmentetan 4.311,8 milioi eurora iritsi zen eta erosketetan 2.012,5 milioi eurora.


Zifra horien arabera, aurreko urtearen aldean %16,5 gehitu ziren merkataritza elektroniko bidez egindako salmentak, aurreko urtean 3.702,5 milioira iritsi baitziren. Erosketak, berriz, %12,1 gehitu ziren, 2003an lortutako 1.794,7 milioietatik.






Aurreko urtean bezala, balio absolutuetan Araba nabarmendu zen salmentetan eta Bizkaia erosketetan. Jarduera-adarraren arabera, salmentetan industria nabarmendu zen gainerako sektoreen aldean; erosketetan, industria eta zerbitzuak sektoreek antzerako zifrak lortu zituzten eta eraikuntzak ez zuen garrantzi handirik izan. Establezimenduen tamainari erreparatuta, 10 enplegatu edo gehiagokoek lortu zituzten emaitza nagusiak merkataritza elektronikoaren erabileran.



Merkataritza elektronikoa egiten duten Euskal AEko enpresak azken urtean ia %50 gehitu arren, oraindik %7,6 besterik ez dira


Merkataritza elektronikoa egiten duten establezimendu-kopuruari erreparatuta, 2003ko %5,1eko portzentajea 2004an %7,6ra igo zen. Gehikuntza hori batez ere bide elektronikoetatik erosten duten enpresak gehitzeak eragin zuen, jada %6,8 baitira; neurri txikiagoan, salmentak bide beretik egiten dituztenen gehitzeak, azken horiek %1,7 baitira.


Egindako kalkuluen arabera, 13.000 dira Euskal AEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak. Establezimendu horiek bide horretatik egiten dituzten erosketak guztizko erosketen %15,0 hartzen dute eta salmentek, guztizko salmenten %22,0.


Tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen %13,4k merkataritza elektronikoa egin zuten, %10,9k erosketa elektronikoak eta %4,1ek salmenta elektronikoak.




2004an merkataritza elektroniko bidez egindako salmenten bezero-motari dagokionez, salmenta guztien %86,9 beste enpresa batzuetara saldu zen (B2B deritzon merkataritza), %12,5 kontsumitzaile partikularrei saldu zitzaien (B2C) eta gainerako %0,6k bestelako helburuak izan zituen, esaterako, administrazio publikoak (B2G).




Salmenta elektroniko horiek egiteko erabili den bitartekoari dagokionez, erdiak baino gehiago, %57,8 EDI eta beste sare batzuen bidez egin dira, %27,5 bakoitzaren web orritik, eta gainerako %14,7 posta elektroniko (e-mail) bidez.






Bezeroen kokapenari erreparatuta, honela banatu ziren sarearen bidez egindako salmentak: fakturatutakoaren %45,2 Europar Batasunera joan zen, %31,6 Estatuko gainerako autonomia-erkidegoetara, %21,1 Euskal AE barneko merkatuan gelditu zen, eta gainerako %2,1 munduko gainerako lekuetara joan zen.


Erosketen atalean, enpresek adierazi zuten jatorri nagusia Estatua izan zela, han egin baitziren erosketa elektronikoen %47,0. Ondoren, %27,1 erkidegoan bertan erosi zen, %19,5 Europar Batasunean eta %6,4 munduko beste toki batzuetan.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada
Tel.: 31-945 01 75 07. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko enpresek merkataritza elektroniko bidez egindako salmentak %16,5 gehitu ziren 2004an

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2004
Eguneratze data : 
2005/12/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003271_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali