2005/12/16ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA-INDIZEA (EKI) 2005eko 3. hiruhilekoa



Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %8,5 hazi zen 2005eko hirugarren hiruhilekoan



Datu horien arabera, urteko lehenengo bederatzi hileko hazkunde metatua 7,9ra iritsi zen



EUSTATek landutako datuen arabera, Euskal AEko eraikuntzako jarduerak 2005eko hirugarren hiruhilekoan %8,5eko hazkunde nominala izan zuen, lan egutegi homogeneoan, 2004ko hiruhileko beraren aldean. Urteko lehenengo bederatzi hilabetean %7,9ko hazkundea izan zen, aurreko urtearen aldi berarekin alderatuta.


Hiruhilekoak euren artean alderagarriak izan daitezen urtaroen eraginak zuzenduta, aurtengo hirugarren hiruhilekoan eraikuntzaren jarduera %2,1 hazi zen 2005eko bigarren hiruhilekoaren aldean, eta azelerazio arina agertu zuen (%0,3) aurreko hiruhilekoaren hil arteko tasaren aldean.





2005eko hirugarren hiruhilekoan eraikuntza-sektorearen bilakaera gehiago oinarritu zen eraikuntza azpisektorean, obra zibila azpisektorean baino. Izan ere, lehenak urte arteko %10,4ko igoera izan zuen, eta bigarrenak, berriz, %3,3koa. Termino metatuetan posizioak mantendu egin ziren: eraikuntza %10,3 eta obra zibila %4,2 hazi ziren joandako hiru hiruhilekoetan.


Hiruhileko arteko terminoetan, 2005eko hirugarren hiruhilekoko sektorearen jarduera 2005eko bigarren hiruhilekoan izandakoarekin alderatuta, eraikuntza azpisektoreak %2,3ko bilakaera positiboa izan zuen eta obra zibilak neurritsuagoa, %1,5ekoa.


2005eko hirugarren hiruhilekoan, eraikuntzaren sektoreko enplegua %1,2 gehitu zen aurreko urteko hiruhileko berdinaren aldean, eta %0,5eko hiruhileko arteko hazkundea lortu zuen, 2005eko bigarren hiruhilekoaren aldean.










Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %8,5 hazi zen 2005eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º TRIMESTRE DE 2005
Eguneratze data : 
2005/12/16
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003273_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali