2005/12/01eko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2005eko URRIA



Euskal AEko industri jarduera %2,4 hazi zen 2005eko urrian


2005eko lehenengo hamar hilabeteko bilakaerak %2,7ko hazkundea izan zuen, 2004ko aldi beraren aldean


EUSTATek landutako datuen arabera, 2005eko urrian %2,4 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko termino homogeneotan, 2004ko hil beraren aldean. Urteko lehenengo hamar hilabetean %2,7ko hazkundea izan zen, aurreko urtearen aldi berarekin alderatuta.


Hilabete arteko datuak alderagarriak izan daitezen urtaroen eragina zuzenduta, 2005eko urrian %1,0 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta.



Sektore-bilakaera


Sektoreka, produzitutako ondasunen helburu ekonomikoaren araberako industri sektore handien sailkapena kontuan hartuta, 2005eko urriko indizearen bilakaerak honako aldakuntzak izan zituen, 2004ko urriaren aldean: urte arteko hazkunde-tasarik handiena energiak (%8,3) lortu zuen, segidan ekipo-ondasunek (%5,2) eta bitarteko ondasunek (%1,0). Kontsumo-ondasunak osotara %3,7 jaitsi ziren, kontsumo-ondasun iraunkorrak %3,2 eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,0, aurreko urtearen aldean.


2005eko lehenengo hamar hilabeteen metatuan, ekipo-ondasunak %5,4 hazi ziren, energia %2,5, bitarteko ondasunak %2,0, eta kontsumo-ondasunak %0,4; azken horien barruan, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %0,6 hazi ziren eta kontsumo-ondasun iraunkorrak (%0,0) ez ziren mugitu; horiek guztiak 2004ko lehenengo hamar hilabeteekin alderatuta.


2005eko irailaren aldean, 2005eko urriko hil arteko aldakuntza bestelakoa izan zen industri sektore handietan. Hil arteko hazkundea izan zuen energiak (%5,1), baina gainerako sektoreetan jaitsierak izan ziren: kontsumo-ondasunak %4,8 jaitsi ziren, kontsumo-ondasun iraunkorrak %2,5 eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %5,9; ekipo-ondasunak %1,1 murriztu ziren eta bitarteko ondasunak %0,9.


Bilakaera lurralde historikoaren arabera


Lurralde historikoei dagokienez, urriko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan ziren lurralde guztietan: %4,8 hazi zen Araban, %2,8 Gipuzkoan eta %0,8 Bizkaian.


Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasek (2005eko urriko datu desestazionalizatuak, urte bereko irailaren aldean) bilakaera negatiboak izan zituzten hiru lurraldetan: Bizkaian %1,1 jaitsi ziren, Araban %1,0 eta Gipuzkoan %0,8.







Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 e-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %2,4 hazi zen 2005eko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2005
Eguneratze data : 
2005/12/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003261_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali