2005/11/03ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2005eko IRAILA



Euskal AEko industri jarduera %4,1 hazi zen 2005eko irailean


2005eko lehenengo bederatzi hilabeteko bilakaerak %2,7ko hazkundea izan zuen, 2004ko aldi beraren aldean


EUSTATek landutako datuen arabera, 2005eko irailean, lan-egutegiko termino homogeneotan %4,1 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2004ko hil beraren aldean. Datu horrek berretsi egin zuen urtearen bigarren hiruhilekoan nabaritu zen industri jardueraren susperraldia, eta urtearen lehenengo bederatzi hilabeteetan %2,7ko hazkundea eragin zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean.


Hilabete arteko datuak alderagarriak izan daitezen urtaroen eragina zuzenduta, 2005eko irailean %0,6 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta.



Sektore-bilakaera


Sektoreka, produzitutako ondasunen helburu ekonomikoaren araberako industri sektore handien sailkapena kontuan hartuta, 2005eko iraileko indizearen bilakaerak honako aldakuntzak izan zituen, 2004ko irailaren aldean: urte arteko aldakuntza-tasarik handiena ekipo-ondasunek (%6,7) lortu zuten, jarraian, kontsumo-ondasunek (%5,0): %8,0 hazi ziren kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak eta %0,3 murriztu kontsumo-ondasun iraunkorrak. Bitarteko ondasunak neurritsuago igo ziren %3,2ko tasara eta energiak %0,2 egin zuen atzera, urtebete aurreragoko egoeraren aldean.


2005eko lehenengo bederatzi hilabeteen metatuan, ekipo-ondasunak %5,6 hazi ziren, bitarteko ondasunak %1,7, energia %1,9 eta kontsumo-ondasunak %0,3; azken horien barruan, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %0,4 hazi ziren, baina kontsumo-ondasun iraunkorrak (%0,0) ez ziren mugitu; guzti-guztiak 2004ko lehenengo bederatzi hilabeteekin alderatua.


2005eko abuztuaren aldean, 2005eko iraileko hil arteko aldakuntza bestelakoa izan zen industri sektore handietan. Hil arteko hazkundea izan zuten ekipo-ondasunek (%5,2) eta kontsumo-ondasunek (%3,8); kontsumo-ondasun iraunkorrak %1,7 hazi ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,8. Gainerako sektore guztiek jaitsierak izan zituzten. Energiak %1,6 egin zuten atzera, eta bitarteko ondasunek %1,4.


Bilakaera lurralde historikoaren arabera


Lurralde historikoei dagokienez, iraileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan ziren lurralde guztietan: %4,7 hazi zen Gipuzkoan, %3,9 Araban eta %3,8 Bizkaian.


Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasen (2005eko iraileko datu desestazionalizatuak, urte bereko abuztuaren aldean) bilakaerak desberdinak izan ziren hiru lurraldetan: %1,3 hazi ziren Gipuzkoan eta %1,0 Araban, baina %0,3 jaitsi Bizkaian.







Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 e-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %4,1 hazi zen 2005eko irailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEPTIEMBRE DE 2005
Eguneratze data : 
2005/11/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003200_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali