HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektorearen...

2005/11/11ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2005eko 3. hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %4,1 hazi ziren 2005eko hirugarren hiruhilekoan


Handizkako merkataritzako salmentak (%5,0) gehiago hazi ziren txikizkako merkataritzakoak (%2,1) baino, uneko eurotan


EUSTATek landu dituen datuen arabera, 2005eko hirugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak %4,1eko urte arteko gehikuntza nominala izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritza-sektoreko salmenten hazkunde erreala %1,4an estimatu zen, 2005eko hirugarren hiruhilekoan.





Handizkako sektorean, %5,0 igo ziren urte arteko salmentak, eta txikizkakoan, aldiz, %2,1, 2005eko hirugarren hiruhilekoan.


Handizkako merkataritza-sektorean, salmenta nominaletan izandako hazkundeagatik nabarmendu ziren gai erdilanduak eta txatarra (%7,0) eta nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%5,0) atalak; elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%3,6) eta makineria eta ekipoa (%0,8) atalenak, aldiz, bilakaera neurritsuagoak izan zituzten.


Txikizkako sektore espezializatuan, bestelako kontsumo-ondasunek (%9,7) izan zituzten hazkunderik handienak. Pertsonen hornikuntza-ondasunek %1,6ko hazkunde apala izan zuten, baina elikagaiek, eta bereziki, etxearen hornikuntzako ondasunek, %0,1eko eta %4,9ko atzerakadak izan zituzten.

Urteko hirugarren hiruhilekoan, azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentak %2,7 igo ziren, balio nominaletan, elikagaien salmentek (%3,1) eraginda, gainerako produktuenak neurritsuago igo baitziren (%0,3).


Lurraldez lurralde, Barne-Merkataritzaren Indize Orokorraren hazkunderik handiena Bizkaian izan zen (%4,7), balio nominaletan. Ondoren Gipuzkoan, %3,6ko urte arteko tasarekin, eta azkenik, Araban, %2,7ko hazkundearekin. Datu nominal horiek hazkunde errealeko datu bihurtuta, honako emaitzak ditugu: merkataritzako salmentak %2,2 hazi ziren Bizkaian eta %1,1 Gipuzkoan, baina %0,3 murriztu ziren Araban.


Handizkako sektoreko salmentek bilakaera positiboagoa izan zuten lurralde guztietan txikizkako merkataritzakoak baino: Araban handizkako merkataritza %3,8 hazi zen eta txikizkakoa %0,2 murriztu; Bizkaian, handizkakoa %6,0 eta txikizkakoa %1,9 hazi ziren; eta azkenik, Gipuzkoan, handizkakoa %3,8 eta txikizkakoa %3,4 hazi ziren.


Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuak %2,7 gehitu ziren 2005eko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Okupazioa %3,1 hazi zen handizkako sektorean eta %2,5 txikizkakoan. Lurraldeka, sektore honetan, enpleguaren urte arteko hazkunderik handiena Bizkaian izan zen (%3,1); Gipuzkoan (%2,8) eta Araban (%1,2) txikiagoak izan ziren, baina positiboak.









Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %4,1 hazi ziren 2005eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003213_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali