2005/11/04ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2005eko 3. hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %2,1 hazi ziren 2005eko hirugarren hiruhilekoan



Merkataritza espezializatuaren salmentek %1,8ko urte arteko hazkundea izan zuten, eta espezializatu gabekoaren salmentek, berriz, %2,7koa


Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzako sektorearen salmenta nominalak %2,1 igo ziren 2005eko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean. Hazkunde nominal horri prezioen igoeraren ondorioa deskontatuta, %1,7ko urte arteko bilakaera-tasa lortzen da, positiboa hori ere, termino errealetan.







Betiko txikizkako merkataritzak (espezializatua) salmenta nominalak %1,8 gehitu zituen 2005eko hirugarren hiruhilekoan, 2004ko aldi beraren aldean. Igoera nominal hori, bere azpisektoreen prezioen bilakaeraren ondorioz, %2,6ko urte arteko hazkunde-tasa bihurtu da termino errealetan.


Azalera handi eta ertainetako txikizkako merkataritza (espezializatu gabea) %2,7 igo zen hirugarren hiruhileko horretan, termino nominaletan. Aitzitik, urte arteko tasa errealaren aldakuntza, 2004ko hiruhileko beraren aldean, %-0,1ean zenbatetsi zen.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena Bestelako kontsumo-ondasunak sektoreak lortu zuen. %9,7ko hazkunde nominala izan zuen; termino errealetan, %13,9koa. Pertsonen ekipamenduko ondasunek, berriz, bilakaera zuhurragoa izan zuten: %1,6koa euro arruntetan. Bilakaera %1,5ean zenbatetsi zen, euro finkotan. Etxeko ekipamenduko ondasunek, berriz, bilakaera negatiboa izan zuten: %-4,9koa termino nominaletan, eta %-5,0koa termino errealetan. Elikagaien salmentek %0,1 egin zuten atzera termino nominaletan. Termino errealetan, ostera, %-3,5era iritsi zen jaitsiera. Azalera ertain eta handiei dagokienez, elikagaiak nagusi diren azpisektoreek %3,1 gehitu zituzten urte arteko salmentak; gainerako produktuak nagusi diren sektoreek, aldiz, hazkunde neurritsuagoa izan zuten, %0,3koa.


Lurralde historikoetan, 2005eko hirugarren hiruhilekoan, txikizkako sektoreko salmenta nominaletan Bizkaian izan zen hazkunderik handiena, %4,1eko urte arteko gehikuntzarekin. Txikizkako merkataritza espezializatuko salmentak %4,0 hazi ziren, eta espezializatu gabekoarenak, %4,1.


Arabak izan zuen lurralde-bilakaerarik txikiena, %0,8koa. Merkataritza espezializatuko salmentak %0,1 murriztu ziren, eta %2,4 gehitu espezializatu gabeko sektorean.


Gipuzkoak lurralde-bilakaera ertaina izan zuen txikizkako merkataritzako salmentetan: %2,0koa. %1,6ko hazkundea izan zen txikizkako merkataritza espezializatuaren salmentetan, eta %2,9koa azalera handi eta ertaineko salmentetan, betiere urte arteko aldakuntza nominaleko terminoetan.


Txikizkako merkataritza-sektorean enpleguaren hazkundea, aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren batez bestekoaren aldean, %2,1ekoa izan zen. Lurraldeka honela banatu zen: Bizkaian %3,1 hazi zen eta Gipuzkoan %1,5, baina Araban jaitsi (%-0,2). Gainera, txikizkako merkataritza-sektore honetako langile okupatuen kopurua, 2005eko hirugarren hiruhilekoan, %1,3 igo zen 2005eko bigarren hiruhilekoaren aldean, Euskal AE osoko datuen arabera.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tl.:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %2,1 hazi ziren 2005eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2005/11/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003202_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali