HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2005/12/05eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2005EKO 3. HIRUHILEKOA



Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %7,5eko hazkundea izan dute 2005eko hirugarren hiruhilekoan



Inportazioek %16,4ko hazkundea izan dute aldi berean


EUSTATek emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %7,5eko hazkunde nominala izan dute 2005eko hirugarren hiruhilekoan. Esportazioak 3.321,4 milioi eurokoak izan dira, aurreko urtean 3.088,7 milioi eurokoak izanik. Hirugarren hiruhileko honetan esportazioek izan duten hazkundearen ondorioz lehenengo bederatzi hilabeteetako tasa pilatua %3,7ra igo da, baina lehenengo seihilekoko tasa pilatua ez zen %1,9 baino handiagoa izan.


Inportazioak ere hazi dira urteko hirugarren hiruhileko honetan, hain zuzen %16,4 hazi dira eta horrela 3.584,4 milioi eurora iritsi dira. Inportazio ez-energetikoak bakarrik kontuan hartuta, hauek bilakaera askoz moderatuagoa izan dute (%1,5ekoa) uztailetik irailera. Inportazioen urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako pilatua %18,7 hazi da aurreko urteko aldi beraren aldean, eta inportazio ez-energetikoena %8,5 hazi da.






Hirugarren hiruhilekoko esportazioek eta inportazioek 263 milioi euroko defizita izan dute merkataritzan eta, ondorioz, esportazioek inportazioen gainean duten estaldura-tasa %92,7ra jaitsi da. Baina inportatu eta esportatu diren produktu energetikoak alde batera utzita, merkataritzako saldo ez-energetikoak 780,3 milioiko soberakina izan du (2004. urteko hirugarren hiruhilekoan baino 187,8 milioi gehiagorekin). Inportazio ez-energetikoen aldean, esportazio ez-energetikoen estaldura-tasa 2004ko hirugarren hiruhilekoko %125,7tik aurtengo %133,4ra igaro da.


Europako Batasunerako esportazioak %6,8 hazi dira 2004. urteko hirugarren hiruhilekoko kopuruarekin erkatuta. Urtetik urterako bolumena eta hazkundea aintzat hartuta, esportazio horien artean Frantziarakoak (%5,3), Italiarakoak (%11,8) eta Erresuma Baturakoak (%21,6) azpimarratu behar dira; halaber, Alemaniarako esportazioak jaitsi egin dira (%-3,8). AEBetarako (%29,8) eta Mexikorako (%23,0) esportazioak suspertu egin dira, baina Japoniarakoak jaitsi egin dira (%-28,3).


Europako Batasunetik datozen inportazioak %0,8 gehitu dira, eta produktu energetikoen inportazioak (Errusia eta Iranetik datozenak batez ere) %60 gehitu dira.


Esportazioetan Ekipamenduko Ondasunen (Material elektrikoa eta Garraiorako materiala) muga-multzoa izan da garrantzitsuena; multzo honek, guztira, urtetik urterako %2,1eko gehikuntza izan du hirugarren hiruhilekoan. Metalek eta horien manufakturek %10,1 gehitu dituzte kanporako salmentak; halaber, Kautxuaren eta plastikoaren esportazioek ere urtetik urterako %55,7ko hazkundea izan dute.


Produktu mineralen eta energetikoen inportazioek hazkunde handia izan dute, %60,7koa; bestalde, Ekipamenduko ondasunen (%1,2) eta Metalen eta horien manufakturen (%-4,4) erosketek aldaketa askoz moderatuagoak izan dituzte.


Esportazioen gehikuntzarik handiena Gipuzkoan eman da. Lurralde horretan, esportazioak %12,3 hazi dira hirugarren hiruhilekoan eta 2005eko lehenengo bederatzi hilabeteetan %14,4. Gipuzkoako inportazioak %5,2 hazi dira 2005eko hirugarren hiruhilekoan; kapitulurik nabarmenena Ekipamenduko ondasunena izan da %6,7ko gehikuntzarekin.


Bizkaiko esportazioak %5,2 gehitu dira urteko hirugarren hiruhilekoan, baina horiek urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan izan duten bilakaera negatiboa izan da (%-3,0). Inportazioek Bizkaian izan dute gehikuntzarik handiena (%22,8koa), Produktu mineralen eta energetikoen hazkundearen ondorioz (%61,6koa 2005eko hirugarren hiruhilekoan). Produktu-ez energetikoen inportazioak, alabaina, %5,0 jaitsi dira.


Arabako uztail, abuztu eta iraileko esportazioak %5,1 hazi ziren 2004ko hilabete berdinekin erkatuta, baina bederatzi hilabeteetako balantzeak bilakaera neurrizkoagoa izan du, %0,8koa. Lurralde honetako hiruhilabeteko inportazioak %9,6 gehitu dira, batez ere Ekipamenduko ondasunenak (%15,2).










Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %7,5eko hazkundea izan dute 2005eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º TRIMESTRE DE 2005
Eguneratze data : 
2005/12/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003263_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali