Sektore guztiak aintzat hartuta eta industri sektore nagusienek, ekoiztu dituzten ondasunen xede ekonomikoaren arabera, duten sailkapena kontuan hartuta 2005eko azaroko indizearen bilakaerak (2004ko hilabete beraren aldean) hurrengo aldaketak izan zituen: urte arteko hazkunde tasarik handiena ekipamenduko ondasunetan eman zen (%14,9), gero kontsumo-ondasunetan (%2,7); izan ere, kontsumo-ondasun iraunkorren urte arteko hazkundea %1,8koa izan zen eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrena %3,2koa. Tarteko ondasunek %0,7ko urte arteko aldakuntza positiboa izan zuten, baina energiak urte arteko aldi horretan %1,5 egin zuen atzera.
|