2005/11/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2005EKO URRIA



Industri prezioak %0,3 igo ziren 2005eko urrian


Industria-prezioen urte arteko hazkundea (2005eko urria 2004ko urriaren aldean) %3,5ekoa izan zen


Euskal AEko industri prezioak %0,3 igo ziren 2005eko urrian, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %3,5 hazi zen. Urteko lehenengo hamar hilabeteetan %4,6 igo ziren prezioak, 2004ko abenduaren aldean. Petrolio-produktuen prezio igoeraren eragina nabarmendu egin zen hil arteko eta urtean zeharreko datuetan ere.




Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2005eko urrian, metalgintza eta metalezko artikuluak (%1,5), larruaren eta oinetakoen industria (%1,1), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%0,6), ez-metalezko industria (%0,5) eta bestelako manufakturak (%0,3) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: petrolioa fintzea (%-2,0), kimika-industria (%-0,3), kautxua eta plastikoa (%-0,2), material elektrikoa (%-0,2) eta metalezko eta ez-metalezko meak (%-0,2).


Urte arteko aldian (2005eko urria, 2004ko urriaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%19,4), metalezko eta ez-metalezko meak (%11,1), energia elektrikoa, gasa eta ura (%3,9), bestelako manufakturak (%3,6) eta ehungintza eta jantzigintza (%3,4) sektoreei. Kontrako noranzkoan, jaitsierak edo hazkunde txikiagoak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (%-0,2), garraio-materiala (%0,3), papera, edizioa eta arte grafikoak (%0,8), zurgintza (%0,8), eta material elektrikoa (%0,9) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, urrian, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiak jaitsi egin zen (%-1,4) eta ekipo-ondasunek (%0,0) eta kontsumo-ondasunek osotara hartuta (%0,0) hileko prezioak mantendu zituzten. Azken horien barruan, kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak mantendu egin ziren, eta kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,1 igo. Bitarteko ondasunen prezioak %1,0 igo ziren, aurreko hilaren aldean.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde handiagoak izan zituzten urte arteko aldian, guztiek urte arteko hazkunde positiboak lortu zituzten arren: energiaren prezioak %14,8 igo ziren, bitarteko ondasunenak %2,1, ekipo-ondasunenak %1,5 eta kontsumo-ondasunenak %1,5. Azken horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %2,0 igo ziren, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,2.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,3 igo ziren 2005eko urrian

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003243_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali