2005/12/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2005eko AZAROA



Industri prezioak %0,4 jaitsi ziren 2005eko azaroan


Industri prezioen urte arteko igoera (2005eko azaroa, 2004koarekin alderatuta) %3,7koa izan zen


EUSTATek landutako datuen arabera, 2005eko azaroan Euskal AEko industri prezioak %0,4 jaitsi ziren. Datu horien arabera, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %3,7 hazi zen. Urteko lehenengo hamaika hilabeteetan izandako igoera, berriz, %4,2koa izan zen, 2004ko abenduaren aldean.





Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du 2005eko azaroan, energia elektrikoa, gasa eta ura (%7,3), larruaren eta oinetakoen industria (%0,9), elikagai-industria (%0,6) eta bestelako manufakturak (%0,3) adarrek igo zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: petrolioa fintzea (%-6,8), metalezko eta ez-metalezko mineralak (%-0,5), material elektrikoa (%-0,4), ehungintza eta jantzigintza (%-0,2) eta garraio-materiala (%-0,1).


Urte arteko aldian (2005eko azaroa, 2004ko azaroaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%21,0), metalezko eta ez-metalezko meak (%7,6), energia elektrikoa, gasa eta ura (%7,2), bestelako manufakturak (%3,9) eta ehungintza eta jantzigintza (%3,4) sektoreei. Kontrako noranzkoan, hazkunde txikienak honako sektoreetako prezioek izan zituzten: garraio-materiala (%0,2), papera, edizioa eta arte grafikoak (%0,2), zurgintza (%0,7), eta material elektrikoa (%1,0) sektoreetakoek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, azaroan sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: energiak (%-3,0) jaitsiera izan zuen, ekipo-ondasunek eta bitarteko ondasunek (%0,0) hileko prezioak mantendu egin zituzten, eta kontsumo-ondasunak osotara %0,3 igo ziren, kontsumo-ondasun iraunkorrek (%0,2) eta kontsumo ondasun ez-iraunkorrek (%0,4) izandako igoeren ondorioz.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde nabarmenak izan zituzten urte arteko aldian, guztiek urte arteko hazkunde positiboak lortu zituzten arren: energiaren prezioak %16,6 igo ziren, bitarteko ondasunenak %2,0, ekipo-ondasunenak %1,6 eta kontsumo-ondasunenak %2,0. Azken horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %2,1 igo ziren, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,8.






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,4 jaitsi ziren 2005eko azaroan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003276_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali