HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzen kopurua mantendu...

2005/12/15eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2005eko bigarren hiruhilekoa



Jaiotzen kopurua mantendu egin zen 2005eko bigarren hiruhilekoan



4.939 ume jaio ziren 2005eko bigarren hiruhilekoan eta erdia baino gehiago lehenengo seme-alabak izan ziren



EUSTATek egindako Jaiotzen Estatistikako 2005eko bigarren hiruhilekoaren datuetan, 4.939 jaio jaso ziren, hots, iazko aldi berean izandakoen ia kopuru bera. Lurraldez lurralde, Araban 726 ume jaio ziren, Bizkaian 2.507, eta Gipuzkoan 1.706.


Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2005eko bigarren hiruhilekoan jaioen erdiak baino gehiago, hots, 2.797 ume, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.850 ume (%37,5) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %5,9ra iritsi ziren. Bizkaian (%41,2), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%43,4) baino txikiagoa izan zen, eta hori herrialde historiko horretan baino ez zen gertatu. Izan ere, Araban eta Gipuzkoan portzentaje hori gainditu egin ziren, %45,5eko eta %45,7ko portzentajeak izan baitzituzten, hurrez hurren.



Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urtetik gorakoak izan ziren



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, oraindik ere nagusi da 3034 urteko amen taldea. Beraiek izan ziren, bigarren hiruhilekoan ere erditu zirenen ia erdiak. Ondoren, goragoko taldea kokatu zen, hau da, 3539 urte artekoa (%26,3) eta 2529ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %18,2 ekarri baitzuen. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtetik behera amatu zirenak %5,6 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %3,7 besterik ez zuen ekarri.



Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %21,9 hartu zuten, eta ia puntu bat igo ziren 2004ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Gipuzkoa (%22,3) izan zen Euskal AE osoko kopurua gainditu zuen lurralde bakarra. Arabako portzentajea Euskal AEkoaren berdina izan zen eta Bizkaikoa (%21,6) apur bat txikiagoa. Talde horren erditzeadina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen, ama ezkongabeen %18,2 14 eta 24 urte bitartekoak baitziren.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzen kopurua mantendu egin zen 2005eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2005/12/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003272_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali