2005/12/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2005eko AZAROA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 jaitsi ziren 2005eko azaroan



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko azaroa, 2004ko azaroarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %4,0 gehitu ziren


2005eko azaroan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta azaroko urte arteko tasa %4,0ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.



2005eko azaroan, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0) eta lehengaien kostuak, berriz, %0,3 jaitsi ziren.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera berezituak izan zituzten euren lehengaien kostuetan: Eraikuntzan indizea %0,2 jaitsi zen aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilean %0,9. Baterako emaitza %-0,3koa izan zen, Eraikuntza azpisektorea pisutsuagoa delako Obra Zibila baino. Azpisektore bien urte arteko bilakaerek antzeko aldakuntzak izan zituzten: Eraikuntzako lehengaien kostuak %3,8 igo ziren eta Obra zibilekoak %3,4.


Azaroan prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: energia elektrikoa (%3,7), leherkariak eta gasak (%1,8), pinturak eta bernizak (%0,6), lur egosiak (%0,5), egiturak eta galdaragintza (%0,3) eta beira (%0,3) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten, besteak beste, petroliotik eratorriak (%-6,8), metalezko hoditeria (%-4,8), asfalto-produktuak (%-3,6), karea, igeltsua eta eskaiola (%-2,4), garbitzeko eta txukuntzeko materiala (%-1,2) eta zementu artifiziala (%-0,4) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: asfalto-produktuak (%35,5), petroliotik eratorriak (%21,0), leherkariak eta gasak (%7,1), lur egosiak (%6,7), esku-erremintak (%6,3) eta harri elaboratua (%5,9) lehengaiek. Aitzitik, urteko arteko prezioetan murrizketak izan zituzten metalezko hoditeria (%-4,3), karea, igeltsua eta eskaiola (%-2,3), garbitzeko eta txukuntzeko materiala (%-2,2), bulego-materiala (%-2,1), energia elektrikoa (%-0,5) eta egitura metalikoak eta galdaragintza (%-0,3) eta lehengaiek.







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 jaitsi ziren 2005eko azaroan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2005
Eguneratze data : 
2005/12/30
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003290_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali