HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2004. urtean jaio ziren...

2006/02/15eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2004




2004. urtean jaio ziren bost umetik batek gurasoak ezkondu gabe zituen



Jaiotza kopuruaren suspertzea moteldu egin da, 19.594 jaiotza egon dira



EUSTATen datuen arabera, 2004. urtean jaiotako 4.312 umek, jaiotza guztien %22ak, gurasoak ezkondu gabe zituen; kopuru hau 2003. urtekoa (%19,9) baino altuagoa izan da. Araban eta Bizkaian Euskal Autonomia Erkidego osoan baino ehuneko altuagoak eman ziren, Araban %23,1 eta Bizkaian %22,6; Gipuzkoak, aldiz, balio erlatibo txikiagoak izan zituen (%20,6). Azken hamar urteetan, ezkondu gabe egonda guraso izan direnen ehunekoa bi aldiz handiagoa da; 1995. urtean %10ekoa izan zen.



2004. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan guztira 19.594 jaiotza izan ziren, 2003. urtean baino %1,7 gehiago; baina gehikuntza hori 2002 eta 2003 urteen artekoa (%6,3) baino txikiagoa izan zen. 2004. urtean, Araban eman zen gehikuntzarik handiena (%4,3), gero Bizkaian (%1,9) eta azkenik Gipuzkoan (%0,3).



Jaiotza-tasa mila biztanleko 9,3koa izan zen, nahiz eta 60. hamarkadan mila biztanleko 20 jaiotza izan. Jaiotza-tasa altuena Gipuzkoan eman zen (‰10), gero Araban (‰9,6) eta azkenik Bizkaian (‰8,8).



1976. urtean jaiotza kopurua murrizteko joera handia hasi zen ematen; 80. hamarkadaren amaieran joera hori moteldu egin zen eta 1994. urtean kopururik txikienak eman ziren. 2004. urteko jaiotza kopuruak, ordea, 1995. urtean hasi zen jaiotzen gorakadari jarraitu zion.



2004. urtean, seme-alabaren bat izan zuten lau emakumetik hiruk hogeita hamar urte edo gehiago izan zituen. Jaiotza gehien izan zutenak 30-34 urte bitarteko emakumeak izan ziren, jaiotza guztien %45,5arekin. Bestalde, 2003. urtearen aldean, 35 urte baino gehiagorekin ama izan ziren emakumeen kopurua gehitu egin zen (%30,2), 25-29 urterekin ama izan zirenen taldearekiko (%18,8) alde handiarekin. Ama izan zirenen batez besteko adina 32,2 urte izan zen; lehenengo aldiz ama izan zirenen kasuan batez besteko hori 31 urtekoa izan zen. Biak dira, nolanahi ere, 2003. urteko antzeko zifrak.



Azken hamarkadan, 30 urtetik beherako ama-talde guztiek egin zuten behera eta horien artean beherakada handiena izan zuena 25-29 urtekoa izan zen (10 portzentaje-puntu). Aitzitik, 35 urte edo gehiagorekin ama izan ziren emakumeen kopurua ia bikoiztu egin zen.



Jaiotzen hurrenkera aintzat hartuta, 2004. urteko jaiotzen %57,7 lehenengo seme-alabena izan zen; hau da, aurreko urtearen antzeko kopurua eman zen. Aitzitik, hirugarren eta hortik aurrerako seme-alabak %6,3 bakarrik izan ziren, baina hala ere 2003. urtearen aldean portzentaje-puntu erdi gehitu ziren.



19.269 erditze izan ziren; 18.871 erditzetan ume bana jaio zen, 385etan bi ume, 12tan hiru ume eta 1ean lau ume.



2004. urtean jaiotako umeak sexuaren arabera aztertuz gero, 100 neska bakoitzeko 106 mutil jaio ziren. Batez beste, jaiotako mutilek 3.300 gramo pisatu zuten eta neskek 3.180 gramo.








Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2004. urtean jaio ziren bost umetik batek gurasoak ezkondu gabe zituen

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2004
Eguneratze data : 
2006/02/15
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003332_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali