2006/02/10eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. FAMILIAK, 2005. urteko 4. hiruhilekoa



2005eko azken seihilekoan, etxetik Interneterako sarbidea duen pertsona kopurua %3,2 gehitu zen



2005eko laugarren hiruhilekoan, Interneteko 157.900 erabiltzailek erosi zuten sarearen bidez, eta beraz, kopuru hori %9,3 gehitu zen


Informazioaren eta komunikazioaren gero eta teknologia gehiago dago EAEko etxeetan. EUSTATen datuen arabera, azken seihilekoan, Internetera etxetik sartu zen 15 urteko eta gehiagoko biztanleen kopurua 26.000 pertsona ingurutan gehitu zen –%3,2–; izan ere, 830.000 pertsona izan ziren Internet etxean erabili zutenak. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan %45,1ak ekipamendu hori dauka dagoeneko.


Euskal familien erdiak ordenagailua dauka etxean eta Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urteko eta gehiagoko biztanleen %60,1ak; orduan, 2005eko bigarren hiruhilekoaren aldean, kopuru hori 0,5 portzentaje-puntu gehitu zen.


Etxebizitzan sakelako telefonoa duen pertsona kopurua ere gehitzen jarraitu zuen; hain zuzen ere, 2005eko laugarren hiruhilekoan 27.000 erabiltzaile berri izan zen –1,4 portzentaje-puntu–. Arabarrak izan ziren, batez beste, Euskal Autonomia Erkidegoan ekipamendu hau gehien izan zutenak (%90,9); gero bizkaitarrak (%88,2) eta azkenik gipuzkoarrak (%88).

2005eko laugarren hiruhilekoan, Internetera etxetik sartu ahal den familia kopurua gehitu egin zen.



14.500 familia inguru sar daitezke Internetera etxetik, urteko 2. hiruhilekoan baino %5,3 gehiago eta aurreko urteko hiruhileko berean baino %10 gehiago.


Internet etxe gehiagotan izan arren Euskal Autonomia Erkidegoan 7.700 internauta gutxiago izan zen 2005eko laugarren hiruhilekoan, hau da, bigarren hiruhilekoan baino 0,4 portzentaje-puntu gutxiago baina aurreko urteko laugarren hiruhilekoan baino ia bi puntu gehiago. Sarearen erabilera honekin, azken hiru hilabeteetan Interneten sartu ziren 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua biztanle guztien %37,6raino iritsi zen.


2005eko laugarren hiruhilekoan Interneten erabiltzaileen kopurua, oro har, gutxitu egin zen; aitzitik, 45 eta 54 urte bitarteko 2.200 internauta gehiago izan zen, urteko bigarren hiruhilekoan baino 1,2 portzentaje-puntu gehiago.



Internautak batez ere etxetik sartzen dira Interneten



Internetera etxetik sartu zen internauta kopurua %75,8koa izan zen; ehuneko hori Estatu osoko internauten aldean altuenetako bat izan da. 2005eko laugarren hiruhilekoan, gainera, kopuru hori 3 portzentaje-puntu gehitu zen. Internetera lantokitik, ikastokitik edo besteren batetik sartu zen pertsona kopurua, aldiz, gutxitu egin zen.


Erabiltzaileen tasei dagokienez Gipuzkoa da nagusi, internauten %40,2 lurralde horretakoak izan ziren; gero Araba dago %38,2arekin. Bizkaiak, aurrekoetan bezala, tasarik txikiena izan du (%35,9). Azken hiru hilabeteetan gizonen %41,6 Internetera egon ziren konektatuta, eta aldi berean emakumeen %33,8ak konexioren bat egin zuen. Internetera gehien konektatzen direnak 15 eta 24 urte bitarteko gazteak dira; izan ere, azken hiru hiruhilabeteetan adin horretako bost gaztetik lau konektatu egin ziren.



Interneten ibiltzeko euskara erabiltzen duen internauten ehunekoa berdin mantendu zen 2005eko laugarren hiruhilekoan.



2005eko laugarren hiruhilekoan internauten %20ak euskara erabili zuen Interneten.


Azken konexioaren batez besteko erabilera 5 minutu baino gehixeago murriztu zen. 2005eko bigarren hiruhilekoan 51,2 minutukoa izatetik 2005eko laugarren hiruhilekoan 46 minutukoa izatera igaro zen.



2005. urte amaieran internauten %22,8ak merkataritza elektronikoa erabili zuen.

Internet bidez egindako erosketa gehienak urteko lehenengo seihilekoan egiten dira, baina azken hiru hilabeteetan Internet bidez erosi duen internauten kopurua %9,3 gehitu da; hain zuzen ere, 2005eko bigarren hiruhilekoan 144.500 internautek erosi zuten Internet bidez eta 2005eko laugarren hiruhilekoan 157.900 internautek. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean 63.200 internauta-erosle gehiago izan zen, beraz, urteko hazkundea %66,7koa izan zen.


Interneteko erosketen gehikuntza, besteak beste, Internet bidez egindako erosketen segurtasun handiagoa egotearen eraginez gertatu ahal izan da; izan ere, lau internautatik hiruk segurtasun handia edo nahikoa zuen Internet bidez erosketaren bat egin behar zuenean eta soilik %4,6 ez zuen inolako segurtasunik Internet bidez erosteko.


Erosketa elektronikoan ohikoenak diren produktu edo zerbitzuei dagokienez zera azpimarratu behar da: Internet bidez erosi zuten lau pertsonatik hiruk oporretarako bidaiak edo ostatuak kontratatu zituen –%76,1ak–, %30,4ak ikuskizunetarako sarrerak erosi zituen eta %25,9ak liburuak edo aldizkariak.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tel:+34-945-01 75 36 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko azken seihilekoan, etxetik Interneterako sarbidea duen pertsona kopurua %3,2 gehitu zen

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN-FAMILIAS 4º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2006/02/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003327_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali