HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2006ko urtarrilean bidaiarien...

2006/02/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO URTARRILA



2006ko urtarrilean bidaiarien sarrerak %6 gehitu dira



2005eko urtarrilaren aldean, bestalde, bidaiariek %2 gau gehiago igaro dituzte.



EUSTATen datuen arabera, 2006ko urtarrilean 102.738 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 5.000 gehiagok eta, horrenbestez, %6ko gehikuntza izan da. Hiru lurraldeetan gehitu da bidaiari kopurua: Bizkaian kopuru hori %8 gehitu da, Gipuzkoan %4 eta Araban %2.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %3ko gehikuntza izan dute eta atzerritik etorritakoen sarrerek %17koa. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua gehitu egin da Bizkaian (%6) eta Gipuzkoan (%2), baina Araban horien kopurua %3 gutxitu da. Hiru lurralde historikoetara etorri da atzerritar gehiago: Arabara %26 gehiago, Bizkaira %17 gehiago eta Gipuzkoara %14 gehiago.


Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, besteak beste Kataluniatik, Andaluziatik, Valentziatik, Galiziatik eta Gaztela eta Leondik etorritakoen kopurua gehitu egin da. Baina bidaiari gutxiago etorri dira batez ere Madrildik, Balearretatik, Asturiastik eta Gaztela-Mantxatik. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri dira Alemaniatik, Erresuma Batutik, Portugaldik eta Iberoamerikatik; aitzitik, Frantzia, Italia eta AEB-Kanadatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.


2006ko urtarrilean 178.385 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko urtarrilaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %2 gehitu da, guztira ia 4.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Bizkaian eta Araban (%5eko eta %1eko gehikuntzarekin hurrenez hurren), baina Gipuzkoan %1 gau gutxiago igaro dira.


Batez besteko egonaldiaren iraupena gutxitu egin da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urtean batez besteko hori 1,80 egunekoa izan zen eta 2006ko urtarrilean 1,74 egunekoa. Beraz, indize horrek behera egin du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan.


Plazen okupazio mailak %7ko gehikuntza izan du; aurreko urteko urtarrilean %31,13koa zen eta aurtengo urtarrilean %29,07koa. Beherakada horrek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izan zuen eragina, aitzitik logelen okupazio maila pixka bat hobetu da (%3) Araban.




Nekazalturismoak: bidaiarien sarrerak (%21) eta igarotako gauak (%5) gehitu egin ziren


Urtarrilean 3.799 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %21 gehiago; bidaiari kopurua %9 gutxitu da Araban baina gehitu egin da Bizkaian (%8) eta Gipuzkoan (%42). Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora etorritako bidaiarien kopurua guztira %18 gehitu da: Araban kopuru hori %5 gutxitu da baina Bizkaian %12 gehitu eta Gipuzkoan ere %31 gehitu. Euskal Autonomia Erkidegoan %53 atzerritar gehiago izan dira; Araban eta Bizkaian horien kopuruak behera egin du baina Gipuzkoan (ehunekoak aintzat hartuta) nabarmen egin du gora.


Urtarrilean 9.432 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan; honek %5eko gehikuntza ekarri du aurreko urteko hilabete beraren aldean. Urtetik urtera, bada, Araban (%-20) eta Bizkaian (%-18) hazkunde-tasa negatiboak izan dira; Gipuzkoan, ordea, %26ko gehikuntza eman da.


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldi kopurua ere murriztu da Euskal Autonomia Erkidego osoan, 2005eko urtarrilaren aldean; hain zuzen, orain dela urtebete 2,85 eguneko batez bestekoa izan zen eta aurtengo urtarrilean 2,48koa. Bilakaera negatibo hori hiru lurraldeetan eman da.


Plazen okupazio maila %2 gutxitu da Araban (%-17) eta Bizkaian (%-29) emandako beherapenen ondorioz, baina Gipuzkoaren eragina positiboa izan da (%19).






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko urtarrilean bidaiarien sarrerak %6 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/02/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003359_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali