2006/02/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2006KO URTARRILA



2006ko urtarrilean industriako prezioek %1,1eko hazkundea izan zuten


Industriako prezioen urte arteko igoera (2005eko urtarrila eta 2006ko urtarrila alderatuta) %4,0koa izan zen.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,9ko hazkundea izan zuten 2006ko urtarrilean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen urtarrileko urte arteko tasak %4,0ko hazkundea izan zuen.





Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2006ko urtarrilean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan ziren inflazio handiena izan zuten adarrak: “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%6,0), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%5,6), “petrolioaren birfinketa” (%3,4), “ehungintza eta joskintza” (%2,1) eta “elikaduraren industria” (%1,8). Aitzitik, “garraio-materiala” (%-2,8) eta “material elektrikoa” (%-0,5) izeneko sektoreen prezioek behera egin zuten.


2005eko urtarriletik 2006ko urtarrilera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman ziren: “petrolioaren birfinketa” (%29,0), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%13,0), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%5,4), “industria ez metalikoa” (%3,7), “ehungintza eta joskintza” (%3,1). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan zituzten ondoko sektoreek: ”garraio-materiala” (%-3,2), “zuraren industria” (%0,3) eta “material elektrikoa” (%0,3).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek urtarrilean izan zuten bilakaerak ibilbide ezberdina izan zuen horietariko bakoitzean: ekipamenduko ondasunek izan zuten beherapenik handiena (%0,4); energia %0,4 hazi zen eta bitarteko ondasunen prezioak %0,8 hazi ziren. Oro har kontsumo-ondasunak %1,3 hazi ziren kontsumo-ondasun ez iraunkorrek izandako hazkundearen (%1,9) ondorioz; kontsumo-ondasun iraunkorrek pixka bat baino ez ziren hazi (%0,1).


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak izan zituzten, baina guztiak positiboak. Energiaren prezioak %23,8 igo ziren, tarteko ondasunak %1,5, ekipamenduko ondasunak %0,1 eta kontsumo-ondasunak %2,1. Azken hauen artean, %2,8 igo ziren kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,9 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko urtarrilean industriako prezioek %1,1eko hazkundea izan zuten

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003371_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali