2006/02/14ko prentsa-oharra

ESKOLA-JARDUERARI BURUZKO ESTATISTIKA, 2004/05 ikasturtea



Euskal Autonomia Erkidegoko haur hezkuntzan, hamar ikasletik seik D eredua aukeratu zuen



Batez beste, unibertsitate aurreko irakaskuntzan ikasleen %50ak euskaraz ikasi zuen



Eustaten datuen arabera, 2004/05 ikasturtean, 435.554 ikaslek aukeratu zuten araubide orokorreko nahiz bereziko ikasketaren bat egitea Euskal Autonomia Erkidegoan; horrela, aurreko urtean baino %1 matrikulazio gehiago egin ziren. Ikasle horien artean, 329.947k haur, lehen eta bigarren hezkuntzak egin zituzten; 72.394k unibertsitateko ikasketak eta, azkenik, 33.213k araututako irakaskuntza bereziak (hala nola: dantza, musika, arte eta lanbideak, kirola eta hizkuntzak).


Hiru lurraldeetan gehitu zen inskripzio kopurua; batez ere Araban (%3,5), gero Gipuzkoan (%1,7) eta, azkenik, Bizkaian (gehikuntza txikiena, %0,3).



Zentro publikoetan ikasi zuen ikasle kopurua %3,2 gehitu zen


Halaber, titulartasunari dagokionez, 2004-05 ikasturtean 259.320 ikasle egon ziren guztira zentro publikoetan; hau da, kopuru hori aurreko urtekoa baino %3,2 handiagoa izan zen. Hona hemen gehikuntzak izan zituzten irakaskuntzak: haur hezkuntza (%16,4), lehen hezkuntza (%2), helduentzako hezkuntza (%12) eta araubide bereziko irakaskuntzak (%3,1). Gainerako irakaskuntzetan (batxilergoa, lanbide heziketa eta unibertsitateko ikasketak) 2003/04 ikasturtean baino ikasle gutxiago izan zen. Zentro pribatuetan %1,5eraino gutxitu zen matrikulazio kopurua; haur hezkuntzan (%5,6) eta maila ertaineko prestakuntzan (%2,1) eman zen salbuespen bakarra, bi hauetan aurreko urtean baino ikasle gehiago izan baitzen. Gainerako irakaskuntzetan, guztira, ikasle gutxiago izan zen.



Azpimarratzekoa da, bestalde, haur hezkuntzak jaiotzen gehikuntzari esker izan duen igoera. Horren funtsezko arrazoiak bi izan dira: lehena, derrigorrezko irakaskuntza izan ez arren azken bost urteetan haur hezkuntzaren lehenengo zikloak (0-2 urte) eskari handiagoa izan du. Eta bestea, Hezkuntza Sailak horren eskumenak bere gain hartu dituenez aipatu zikloaren barruan baimendutako zentro berriak sartu dira euskal eskola publikoetan, HHUEk (Haur Hezkuntzako Udal Eskola) edo haurreskolak adibidez.



18 eta 19 urteko biztanleen %42ak goi mailako lanbide-moduluak egin ditu


Erkidego ezberdinetako eskolatze-tasak alderatuz gero ikusiko dugu Euskal Autonomia Erkidegoa nagusi dela hezkuntza derrigorrezkoa ez den irakaskuntzetan. Estatuan, lehen hezkuntzan eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan biztanleen %100 doa eskolara, Euskadin gertatzen den bezala. Euskadin, gainera, 0-2 urte bitarteko 100 umetik 38 daude eskolan. Goi mailako lanbide heziketa ere bada aukera garrantzitsua gure ikasleentzat; izan ere, 18 eta 19 urteko biztanleen %42ak lanbide heziketako moduluren bat egiten du. Kopuru hori Estatuko batez bestekoa baino 19 puntu handiagoa da.









Unibertsitate aurreko irakaskuntza, 10 ikasletik 5ek euskaraz ikasten du


Oro har, oinarrizko irakaskuntzako ikasle gehienek D eredua aukeratu zuten; %26ak A eredua aukeratu zuen eta, azkenik, %23ak B eredua.


Hezkuntza mailaren arabera hizkuntza eredu bat aukeratzen da. Lehenengo mailetan, haur hezkuntzan (%64), lehen hezkuntzan (%55) eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan (%47), D eredua da nagusi egindako matrikulazio guztien artean. Aitzitik, batxilergoan, 10 ikasletik 5ek ikasketak gaztelaniaz egitea erabakitzen du. Lanbide heziketan A eredua nagusitzen da, ikasleen %83arekin; eta soilik ikasleen %15ak aukeratzen du D eredua.





Azken bost urteetan zehar maila ezberdinetan eman diren aldaketak aztertuz gero, honako datuak lortzen ditugu: A ereduak maila guztietako matrikulazioetan ikasleak galdu ditu baina D eredua maila guztietan finkatu da. Ondorioz, ikasketak euskaraz egiteko aukera pixkanaka hedatzen ari dela esan dezakegu eta batez ere hezkuntzako lehenengo mailetan (haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan) areagotuz doala.


Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria okupatuaren %5,4ak hezkuntzan lan egin zuen


Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman 51.215 pertsonak lan egin zuten 2004/05 ikasturtean, hau da, biztanleria okupatuaren %5,4. Irakasleak guztira 36.982 izan ziren eta horien %65 emakumeak; bestalde, ez-irakasleak 14.233 izan ziren. Irakasleen %14 unibertsitatean zegoen lanean.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina
Tel:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko haur hezkuntzan, hamar ikasletik seik D eredua aukeratu zuen

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADISTICA DE ACTIVIDAD ESCOLAR Curso 2004/05
Eguneratze data : 
2006/02/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003331_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali