2006/02/09ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2005eko 4. hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %4,3 gehitu ziren 2005eko laugarren hiruhilekoan


Datu horien arabera, 2005. urteko salmenten batez besteko hazkunde metatuak %4,6ko aldakuntza nominala izan zuen


EUSTATen datuen arabera, 2005eko laugarren hiruhilekoko Barne-Merkataritzaren Indizeak %4,3ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuen aurreko urteko aldi beraren aldean. Prezioen igoeraren eragina kenduta, laugarren hiruhilekoan merkataritza-sektoreko salmentak %2,0 hazi ziren.




Urteko laugarren hiruhilekoan handizkako merkataritzan %5,4 gehitu ziren urte arteko salmentak, eta txikizkako merkataritzan %2,2.


Handizkako sektorean, salmenta nominalen gehikuntzarik handienak izan zutenak hauek izan ziren: produktu erdilanduak eta txatarra (%7,6) eta nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%7,1). Makinaria eta tresneriaren hazkundea neurrizkoagoa izan zen (%4,2) eta elikaduraz besteko kontsumo-gaiena %1,1 gutxitu zen.


Txikizkako sektore espezializatuan elikagaiek (%5,6) izan zuten hazkunderik handiena. Pertsonen hornikuntzako ondasunek eta bestelako kontsumo-gaiek gehikuntza txikiagoa izan zuten (%2,2 eta %2,1, hurrenez hurren); etxeko ekipamenduko ondasunak, aldiz, %2,3 gutxitu ziren.

2005eko laugarren hiruhilekoan, azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentak, balio nominaletan, %3,4 gehitu ziren. Gehikuntza hori batez ere elikagaien salmentek (%3,5) eta gainerako produktuenek (%3,0) eragin zituzten.


Barne-merkataritzako indizeak aldakuntza nominal positiboak izan zituen laugarren hiruhileko horretan EAEko hiru lurraldeetan: Bizkaian %6,5 gehitu zen, Gipuzkoan %2,3 eta Araban %0,2. Balio errealetan, alabaina, Bizkaiak eta Gipuzkoak hazkunde positiboak izaten jarraitu zuten (%3,9 eta %0,6, hurrenez hurren) baina Arabak %2,2ko beherapena izan zuen.

Bestalde, 2005eko laugarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorean lan egiten duen pertsona kopurua %2,1 gehitu zen (aurreko urteko aldi beraren aldean); handizkako sektorean %1,6 langile gehiago izan zen eta txikizkakoan %2,4 gehiago.

2005. urte osoan, barne-merkataritzako salmenten indizeak aurreko urtearen aldean %4,6ko hazkunde nominala izan zuen: aipatu aldian handizkako merkataritza %5,5 gehitu zen eta txikizkakoa %2,8. Prezioen igoeraren eragina ezabatuz gero eta kopuru nominalak erreal bihurtuz, 2005. urtean barne-merkataritzaren indizea %1,8 hazi zela ikusiko da; era berean, handizkako merkataritzaren salmentak %0,2 gehitu ziren eta txikizkako merkataritzarenak %1,8.


Lurraldeka, urte horretan hazkunde nominal handiena Bizkaian eman zen %5,7ko hazkundearekin; Gipuzkoak %3,3ko hazkundea izan zuen eta Arabak %3,1ekoa. Balio finkoetan, Bizkaiak hazkunde positiboa izan zuen (%1,9) baina Gipuzkoak eta Arabak balio negatiboak izan zituzten (Gipuzkoak %0,4 eta Arabak %1,2).


2005eko laugarren hiruhilekoan, pertsonal okupatuaren kopurua batez beste %2,2 gehitu zen; handizkako merkataritzak eta txikizkakoak hazkunde berdina izan zuten gainera.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %4,3 gehitu ziren 2005eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003326_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali