2006/02/03ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2005eko 4. hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %2,2 hazi ziren 2005eko laugarren hiruhilekoan



Datu horien arabera, 2005. urteko hazkunde nominal metatua %2,8koa izan zen.


EUSTATek emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektoreak salmenta nominalak %2,2an igo zituen 2005eko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean. Hazkunde nominal honek, prezioen igoeraren ondorioa kenduta, urte arteko bilakaera-tasa bihurtu da, positiboa hori ere, %1,2koa, termino errealetan.







Betiko txikizkako merkataritzak (espezializatua) salmenta nominalak %1,5 igo zituen 2005eko laugarren hiruhilekoan, 2004ko denboraldi beraren aldean. Igoera nominal hori, bere azpisektore ezberdinen prezioen bilakaeraren ondorioz, %1,7ko urte arteko hazkunde tasa bihurtu da termino errealetan.


Azalera handi eta ertainetako txikizkako merkataritza (espezializatu gabea) %3,4 igo da aurtengo laugarren hiruhilekoan, termino nominaletan. Prezioen bilakaera kontuan hartuta, urte arteko tasa errealaren aldakuntza, 2004ko hiruhileko beraren aldean, %0,2an zenbatetsi da.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena elikaduraren sektoreari dagokio. %5,6ko hazkunde nominala izan du; termino errealetan, %1,7koa. Pertsonen ekipamenduak, alabaina, bilakaera zentzuzkoagoa izan zuten: %2,2koa uneko eurotan eta %1,6koa euro finkotan. Bestelako kontsumo-ondasunen sektoreko produktuen salmenta %2,1 gehitu ziren termino nominaletan eta %4,4 termino errealetan. Etxeko ekipamenduko produktuen salmentek %-2,3 egin zuten behera termino nominaletan eta beherapen hori %-1,9raino igo zen termino errealetan. Azalera handi eta ertaineko atalean elikadura nagusi den azpisektoreek %3,5 gehitu zituzten urte arteko salmentak, gainerako produktuak nagusi diren azpisektoreek, aldiz, %3,0.


Lurralde historikoetan, 2005eko laugarren hiruhilekoan, txikizkako sektoreko salmenta nominaletan Araban izan zen hazkunderik handiena, %3,3ko urte arteko gehikuntzarekin. Txikizkako merkataritza espezializatuko salmentak %2,0 hazi ziren, eta espezializatu gabekoarenak, %6,0.


Gipuzkoak lurralde bilakaera txikiena izan zuen, %0,2 gehitu zen. Merkataritza espezializatuko salmentetan %0,8ko gehikuntza izan zuen, eta %-0,8ko beherapena espezializatu gabeko sektorean.


Bizkaiak lurralde bilakaera ertaina izan zuen txikizkako merkataritzako salmentetan: %3,0. %1,9ko hazkundea izan zen txikizkako merkataritza espezializatuaren salmentetan, eta %5,3koa azalera handi eta ertaineko salmentetan, betiere urte arteko aldakuntza nominaleko terminoetan.


Merkataritza sektorean enpleguaren hazkunde metatua, aurreko urteko batez bestekoaren aldean, %2,2 izan zen. Lurraldeka honelakoa izan zen: Bizkaia (%3,1), Gipuzkoa (%2,0) eta Araba (%-0,8). Gainera, txikizkako merkataritzako sektore honetako langile okupatuen kopurua, 2005eko laugarren hiruhilekoan, %2,7 igo zen 2005eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, Euskal Autonomia Erkidego osoko datuen arabera.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %2,2 hazi ziren 2005eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2006/02/03
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003324_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali