2006/03/09ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURARI BURUZKO INDIZEA (EKI), 2005EKO 4. HIRUHILEKOA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektorea %8,3 hazi zen 2005eko laugarren hiruhilekoan



Datu horien arabera, urteko hazkunde metatua %8,0koa izan zen



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, 2005eko laugarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreak %8,3ko hazkunde nominala izan zuen 2004ko laugarren hiruhilekoaren aldean. 2005. urte osoan, aurreko urtearen aldean, %8,0 hazi zen.


Hiruhilekoak alderatu ahal izateko estazionalitate-ondorioak zuzendu dira eta ondoren ikusi da 2005eko hirugarren hiruhilekoaren aldean laugarren hiruhilekoko eraikuntzaren jarduera %3,3 hazi zela; gainera, aurreko hiruhilekoko hiruhileko arteko tasaren gainean pixka bat azeleratu zen (%2,8).






Eraikuntzaren sektoreak 2005eko laugarren hiruhilekoan izan zuen bilakaerak euskarri bi izan ditu: bata, garrantzitsuena, Obra zibilaren azpisektorea izan da %10,2ko urte arteko igoerarekin, eta bestea Eraikuntzaren azpisektorea, %7,5eko igoerarekin. Metatutako kopuruari dagokionez, aitzitik, kontrakoa eman zen: eraikuntzak %8,8ko igoera izan zuen urte osoan eta obra zibilak %6,1ekoa.

Hiruhileko artean, sektoreak 2005eko laugarren hiruhilekoan izan zuen jarduera 2005eko hirugarren hiruhilekokoarekin alderatuz gero, obra zibilaren azpisektoreak bilakaera positiboa izan zuen (%7,6) eta eraikuntzak hiruhileko arteko hazkunde neurrizkoagoa izan zuen (%1,5).


2005eko laugarren hiruhilekoan, eraikuntzaren sektoreko enplegua %2,0 gehitu zen urte bereko aldi beraren aldean; hiruhileko artean, 2005eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, %0,7ko hazkundea izan zuen sektoreak.











Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektorea %8,3 hazi zen 2005eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2005
Eguneratze data : 
2006/03/09
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003478_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali