HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2006/03/10eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2005EKO 4. HIRUHILEKOA



Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak %9,6 gehitu ziren 2005eko azken hiruhilekoan



Inportazioek %9,7ko urte arteko gehikuntza izan zuten hiruhileko berean


EUSTATek emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %9,6ko hazkunde nominala izan zuten 2005eko laugarren hiruhilekoan. Esportazioak, bada, 2005eko azken hiruhilekoan 3.832,5 milioi eurokoak izan ziren eta 2004ko azken hiru hilabeteetan 3.496,5 milioi eurokoak; hau da, urtetik urtera 336 milioi euro gehitu dira esportazioak.


Inportazioak 3.789,2 milioi eurokoak izan ziren, urtetik urtera %9,7 hazi baitziren; baina inportazio ez-energetikoen balioa %3,2 gutxitu zen.





Merkataritza-saldoa (esportazioak ken inportazioak) pixka bat hobetu da; urtebete lehenago 41,9 milioikoa bazen iazko laugarren hiruhilekoan 43,2 milioi eurokoa izan zen. Alabaina, esportazioek inportazioekiko izan zuten estaldura-tasa hamarren bat txikiagoa izan zen: 2004ko azken hiruhilekoan %101,2koa izan zen eta 2005eko aldi berean %101,1ekoa.


Merkataritza-saldo ez-energetikoa 938,3 milioi eurokoa izan zen (3.518,5 milioi esportazio ez-energetiko ken 2.580,2 milioi inportazio ez-energetiko); aurreko urtean saldo hori 653,1 milioi eurokoa izan zen. Salerosketa horien estaldura-tasa, bada, %124,5ekoa izan zen 2004an eta %136,4koa aurreko urteko laugarren hiruhilekoan.

Europar Batasunerako esportazioek urtetik urtera %3,1eko aldaketa positiboa izan zuten; hain zuzen ere, Frantziarako (%1,9), Italiarako (%33,0), Portugalerako (%2,3) eta Belgikarako (%18,5) esportazioak gehitu egin ziren baina Alemaniarakoak (%-13,7) eta Erresuma Baturakoak (%-25,2), bereziki, murriztu egin ziren. AEBetarako esportazioak %39,6 gehitu ziren.


Europar Batasunetik etorritako inportazioen balioa, bestalde, %0,6 murriztu zen batez ere Herbehereetatik (%-20,6) eta neurri txikiagoan Frantziatik (%-1,6) etorritakoak. Alemaniatik etorritako inportazioak %3,6 gehitu ziren.


Europar Batasunarekiko merkataritza-saldoa hobetu egin da: 2004an 497,9 milioi eurokoa izan zen eta 2005eko azken hiruhilekoan 585,2 milioi eurokoa. Esportazioek merkataritza-arlo horretako inportazioen aldean izan zuten estaldura %125,1etik %129,7raino igo zen. AEBekiko merkataritza-saldoa eta estaldura-tasa ere nabarmen hobetu ziren urte horretako laugarren hiruhilekoan.


Muga-zergak dituzten bi talde handienek, ekipamenduko ondasunak eta metalak eta manufakturak, hiruhilekoko esportazioen gehikuntzan lagundu zuten; lehenengo taldeko esportazioak %5,7 gehitu ziren eta bigarrenenak %6,3.


Produktu energetikoen inportazioak %53,4 gehitu ziren, metalenak eta manufakturenak %15,6 gutxitu ziren eta ekipamenduko ondasunen urte arteko profilak %2,5 egin zuen gora.


Lurraldeka, esportazioek Bizkaian izan zuten hazkunderik handiena (%15,0), produktu energetikoen (%80,0) eta metalen eta manufakturen (%9,7) laguntzari esker. Laugarren hiruhileko horretan Gipuzkoako esportazioak %8,2 gehitu ziren. Arabako esportazioek, bestalde, hiruhilekoan hazkunde neurrizkoagoa izan zuten (%4,5); metalen eta manufakturen salmentak (%15,9) izan ziren nagusi.



2005. urteko balantzea


2005. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak %5,2 gehitu ziren.


2005. urte osoan, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak 14.225,3 milioi eurokoak izan ziren, hau da, aurreko urtean baino %5,2 gehiago. Inportazio guztiak %16,2 hazi ziren urteko aldi horretan; esportazio ez-energetikoak %5,0 gehitu ziren eta inportazio ez-energetikoak %5,2.


2005. urtean, bada, esportazioek Gipuzkoan izan zuten hazkunderik handiena (%12,7ko urteko aldaketa positiboarekin); bilakaera hori, alabaina, askoz neurrizkoagoa izan zen Bizkaian (%1,4) eta Araban (%1,8).












Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak %9,6 gehitu ziren 2005eko azken hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2005
Eguneratze data : 
2006/03/10
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003479_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali