2006/03/02ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2006KO URTARRILA

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %9,1eko hazkunde-tasa izan du 2006ko urtarrilean


Aurreko hilabetearen aldean (2005eko abendua), hazkundea %0,8koa izan da



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2005eko hil beraren aldean %9,1 hazi da 2006ko urtarrilean. Industri produkzioaren urte arteko portaera horretan lagundu dute energiaren sektoreko jarduera berrien sustapenak eta ekipamenduko ondasunen ekarpen garrantzitsuak.


2006ko urtarrilean, eta 2005eko abenduaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %0,8 hazi da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean. Aurreko urteko abenduan hil arteko tasa hori ere %0,8 hazi zen eta, beraz, urteko lehenengo hilabeteko hil arteko bilakaerak aurreko urteko abenduko suspertzearekin jarraitu du.




Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2006ko urtarrileko indizearen bilakaera hazi egin da sektore guztietan, 2005eko abenduaren aldean: energia (%26,0), ekipamenduko ondasunak (%14,8), tarteko ondasunak (%4,5) eta kontsumo-ondasunak (%1,6). Azken hauetan bi atal bereiz daitezke: kontsumo-ondasun iraunkorrak, urte arteko %7,5eko hazkundea izan dutenak, eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak, %1,3ko beherapena izan dutenak.


2005eko abenduaren aldean, 2006ko urtarrilean hil arteko aldaketak positiboak izan dira energiaren (%3,8), ekipamenduko ondasunen (%3,7) eta tarteko ondasunen (%0,8) sektore nagusietan; aitzitik, 2005eko abenduaren aldean betiere, kontsumo-ondasunek %2,6 egin dute behera. Kontsumo-ondasunen osagaien artean, kontsumo ondasun iraunkorrek %1,0eko hil arteko hazkundea izan dute baina kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %4,4 egin dute behera, aurreko urteko abenduarekin erkatuta.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan dira sektore guztietan; izan ere, Bizkaian %10,1 hazi da, Araban %9,3 eta Gipuzkoan %7,8.


Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasei dagokienez (2006ko urtarrilekoak, 2005eko abenduaren aldean) bilakaera ezberdinak eman dira aipatu aldian: Bizkaian eta Gipuzkoan tasa hori hil artean %1,3 hazi da baina Araban %0,8 egin du behera.







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %9,1eko hazkunde-tasa izan du 2006ko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/03/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003415_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali