HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Iker eta Ane dira oraindik...

2006/03/13ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE). Ponte-izen ohikoenak



Iker eta Ane dira oraindik izenik ohikoenak azken urteetan



Gurasoek izen euskaldunak eta arruntak aukeratzen dituzte



1996. urtetik Ane izena dago lehenengo postuan gurasoek neskentzat aukeratzen dituzten izenen artean, 2002 eta 2004 urteen artean Euskal Autonomia Erkidegoan izan diren jaiotzen inguruan Eustatek emandako informazioaren arabera. Bigarren eta hirugarren postuan Irati eta Leire izenak daude. Ondoren, eta aldaketa txikiekin bada ere, Nerea, Naroa, María edo Paula izenak daude.


Mutilen izenei dagokienez, gurasoek Iker aukeratzen duten gehienbat eta gero Jon eta Unai. Horien atzetik, Asier, Mikel eta Ander izan dira izen erabilienak.


Erregistro Zibilak gehienez bi izen bakun edo izen konposatu bat onartzen dituen arren, gurasoek bakun bakarra aukeratzen dute.


Ehun izen ohikoenen zerrendan, Jon Ander konbinazioa besterik ez da agertzen mutilentzat; neskentzat, aldiz, ez dira agertu ere egiten beste garai batean hain ohikoak izan ziren Maria izenarekin osatutako izen konposatuak.



Izen beraren grafia ezberdinak



Izen euskaldunak dira nagusi, eta batzuk idazkera ezberdinekin erregistratzen dira, esate baterako: Ane-Anne, Itxaso-Itsaso, Leire-Leyre, Jon-Ion, Aritz-Haritz. Ion izan ezik, izen bera bi eratara adierazteko forma horiek guztiak 100 ohikoenen barruan daude.



Maria eta Mirenen kasuan izan ezik, izen beraren forma euskalduna gailendu da gaztelaniakoaren aldean; horrela gertatzen da Ane eta Ana, Xabier eta Javier, Jon eta Juan, Mikel eta Miguel izenekin.



2004. urteko jaiotzen estatistikan, 1.367 neska izen jaso dira eta 1.174 mutil izen. Horietatik, 900 neska izen eta 820 mutil izen behin bakarrik agertzen dira eta horien artean izen txinatarrak, afrikarrak, arabiarrak, italiarrak, anglosaxoniarrak eta abar daude.








Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Iker eta Ane dira oraindik izenik ohikoenak azken urteetan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Nombres de pila más frecuentes
Eguneratze data : 
2006/03/13
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003488_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali