HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2005eko hirugarren hiruhilekoan...

2006/03/17ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2005eko 3. hiruhilekoa




2005eko hirugarren hiruhilekoan sexu berekoen arteko 23 ezkontza egin ziren



2005eko uztailean, abuztuan eta irailean 3.359 ezkontza egin ziren guztira



EUSTATen datuen arabera, ezkontzeko eskubidearen arloan Kode Zibila aldarazten duen uztailaren 1eko 13/2005 Legea indarrean egon den lehenengo hiru hilabeteetan, Euskal Autonomia Erkidegoan sexu berekoen arteko 23 ezkontza egin ziren: horietariko 4 Araban egin ziren, 14 Bizkaian eta 5 Gipuzkoan. Ezkontza horien artean bat bakarrik izan zen emakumeen artekoa, beste guztiak gizonen artekoak izan baitziren.


2005eko uztailean, abuztuan eta irailean guztira 3.359 ezkontza egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean kopuru hori %2 gutxitu da. Bizkaian 1.754 ezkontza egin ziren, aurreko urteko aldi berean baino %1 gutxiago, eta Gipuzkoan 1.043 ezkontza, aurrekoan baino %4 gutxiago; soilik Araban gehitu zen ezkontzen kopurua, 438 egon zirelako, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %5 gehiago. Euskal Autonomia Erkidegokoak ez diren egoiliarren arteko ezkontzak 138ra gehitu ziren.



Uztailean egin zen ezkontza gehien (1.557), eta gero irailean (1.354). Bestalde, aurrekoetan bezala, ezkontza gutxien (448) izan zituen udako hilabetea abuztua izan zen.



Hirugarren hiruhileko horretan, elizan egindako ezkontzen kopurua gehitu egin zen. Neguko hilabeteetan ezkontzen erdia baino gehiago zibilak izan ziren; aldi horretan, ezkontzen %63,4 erlijiosoak izan ziren baina aurreko urteko aldi beraren aldean %3 gutxitu ziren. Gipuzkoan ezkontza kanonikoak guztien %61 izan ziren, Bizkaian %63 eta Araban %65.



2005eko hirugarren hiruhilekoko 3.359 ezkontzen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliar ziren 3.235 gizon eta 3.324 emakume ezkondu ziren. 3.049 senar (%94,3) lehenengo aldiz ezkondu ziren eta, bestalde, 13 alargun eta 173 dibortziatu berriz ezkondu ziren. Emakumeen lehenengo ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: aldi horretan 3.155 emakume ezkongabe (%94,9), 6 alargun eta 163 dibortziatu ezkondu ziren.



Ezkontzak ezkontideen adinaren arabera banatuz gero, emazteen %49ak 30 urtetik gora zituen eta adin-tarte horretako gizonen kopurua %69koa izan zen.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko hirugarren hiruhilekoan sexu berekoen arteko 23 ezkontza egin ziren

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2006/03/17
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003515_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali